Arabako eta Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arabako eta Gipuzkoako ibar-jaurerri nagusiak 1274. urtean sortu zituen Alfontso X.a Gaztelakoak Araban eta Gipuzkoan. Ibar-jauna zen erregearen ordezkari nagusia, korrejidore karguaren aitzindaria aditu askoren ustetan. XV. mendearen bukaeran desagertu ziren ibar-jaurerri nagusi hauek, korrejidoreen esku utzi baitzituzten Errege-erregina Katolikoek ibar-jaurerri nagusiari zegozkion egiteko asko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]