Aragost

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aragost, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, dunadan bat da, Arahad I.aren semea. Bere izena sindarinezkoa da, eta "errege terrorea" bezala itzul daiteke.

Eriadorreko tokiren baten jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2431. urtean. Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2523an hil ondoren, Iparraldeko Dunedainen 8. kapitaina bihurtu zen. Bere agintaldian zehar, Eriadorren ez zen gertara esanguratsurik jazo, gertaera politiko eta militar nagusienak Rohanen eta Gondorren gertatu baitziren.

Aragostek, 65 urtez gobernatu zuen, 2588. urterarte, urte honetan, bera 157 urterekin hil ondoren, bere seme Aravorn oinordeko bihurtu zelarik.


Aurrekoa
Arahad I.a
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2523-2588
Ondorengoa
Aravorn

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]