Araguaia (ibaia)
Itxura
| Araguaia Araguaia (pt) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 1.910 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 17°58′00″S 53°04′00″W / 17.9667°S 53.0667°W |
| Estatu burujabe | |
| Region of Brazil | Norte |
| Brasilgo unitate federatibo | |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 370.000 km² |
| Arro hidrografikoa | Araguaia-Tocantins basin (en) |
| Ur-emaria | 6.172 m³/s |
| Bokalea () | Tocantins ibaia |
Araguaia Brasilgo ibaia da, Tocantinsen adar nagusia, Goiás, Mato Grosso, Tocantins eta Pará estatuak zeharkatzen dituena. Brasilgo goi-lautadan du iturburua, Mineiros udalerrian, eta Tocantinsera isurtzen da São João do Araguaiaren ondoan; 1.910 kilometro luze da[1]. Ontziz ibiltzeko egokia da; urrea eta diamanteak aurkitu ohi dira haren alubioi eramakinetan. Araguaia ibaian dago Bananal uhartea, munduko ibai-uharterik zabalena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/1/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Las aguas continentales de America Latina. fao.org (kontsulta data: 2017-1-26).
