Araman

Wikipedia, Entziklopedia askea

Araman (quenyazko ar- aurrizkia, "kanpora" edo "ondoan" esan nahi duena, eta, beraz, Amanetik kanpo edo Amanen ondoan), Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den toki bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Amaneko kostaldeko lurralde idorra da, Pelori mendien eta Belegaer itsasoaren artean, iparralderantz, Helkaraxëraino hedatzen dena. Melkorrek eta Ungoliantek zeharkatu zuten Erdialdeko Lurraldera zihoazenean, eta, ondoren, Noldor elfoek euren erbesteratzera zihoazenean.