Silmarillion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silmarillion
Silmarillion, Just under the Cover.jpg
Datuak
IdazleaJ. R. R. Tolkien
Argitaratze-data1977
GeneroaFantasiazko eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Silmarillion
ArgitaletxeaGeorge Russell & Unwin (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
Orrialdeak365
ISBN0-04-823139-8

Silmarillion (jatorrizkoan The Silmarillion) ingelesezko eleberria da, J. R. R. Tolkienen lanen bilduma bere semea den Christopher Tolkienek 1977an argitaratua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Silmarillion liburuaren zati handi bat silmarilei buruzkoa da. Hauek Fëanorek Amanen sortutako bitxiak dira eta, bere inguruan, Eguzkiaren Lehen Aroan, Erdialdeko Lurraldeko historia, batez ere Beleriandekoa, sortzen da. Silmarillion liburua Hobbita eta Eraztunen Jauna eleberrien esparru historikoa ere bada.

Zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silmarillionek bost zati ditu:

  • Ainulindalë. "Ainurren kantua" esan nahi du izenak berak, eta unibertsoaren eta Arda munduaren sorreraz hitz egiten du.
  • Valaquenta. Ardara etorri ziren Ainur guztien arteko 15 boteretsuenen, Valarren, deskribapen modukoa da. Valaquentak "Valarren istorioa" esan nahi du.
  • Quenta Silmarillion. Zati hau da liburuaren mamia (esanahia, "silmarillien istorioa"), Ardaren historia ia historia guztia kontatzen baitu:
    • Ainurren iritsiera eta Melkorrekiko gerrak
    • Elfoen jaiotza eta hauen Valinorrerako Martxa Handia
    • Elfoen Valinorreko bizitza eta Fëanorren silmarillien sorrera
    • Eguzkiaren Lehen Aroa: Noldorren itzulera Erdialdeko Lurraldera Morgothen atzetik silmarilliak berreskuratzeko, gizakien jaiotza, Beleriandeko Gerrak eta Morgoth garaitzea. Aro honi buruzkoa da, hain zuzen ere, Silmarillion liburuaren erdia baino gehiago.
  • Akallabêth. Númenorko hizkuntzan "erorketa" esan nahi du, quenyaz Atalantë. Eguzkiaren Bigarren Aroa deskribatzen da, Númenorren sorrerarekin hasi eta honen suntsipenarekin amaitzen dena.
  • Botere eraztunak eta Hirugarren Aroa. Eraztunaren Gerra azaltzen da, elfoak eta Arnor eta Gondorko gizakiak alde batetik eta Sauron bestetik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.