Aranburu Farmazia Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aramburu Farmazia Museoa Plentziako Erribera kalean kokaturiko Farmazia- Museo bat da. 1888ko urtarrilaren 4an, lehenengo aldiz ireki zituen Pedro Aramburu Mendieta jaunak farmazia honetako ateak. Geroztik, astez aste, bere eginkizun sanitarioari lotu zaio etengabe, hainbat eta hainbat zeregin profesionaletan: formula magistralak landu, analisi kimikoak, bromatologikoak, klinikoak…

Botikan sartu, eta bertan urte luzeotan barrena erabili izan diren produktu eta lanabesak aurkituko ditugu. Azken mendean sendagaiek bizi izan duten eboluzioa erakutsi nahi dugu; lehengo produktu naturalen ordez produktu kimikoetarainoko bilakaera, formula magistralen ordez espezialitate farmazeutikoetara. Gainera, farmazialarien lanbideak analisien arloarekin eta beste arlo zientifiko batzuekin izandako lotura aurkeztu nahi izan dugu

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]