Plentzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Plentzia
 Bizkaia, Euskal Herria
Playa de Plentzia.jpg
Plentziako hondartza.
Plentziako bandera

Plentziako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Uribe Kosta
Izen ofiziala Plentzia bandera.svg Plentzia
Alkatea David Crestelo ** Domínguez Euskal Herria Bildu.PNG
Posta kodea 48620
INE kodea 48077
Herritarra plentziar
Kokapena
Koordenatuak 43° 24′ 21″ N, 2° 56′ 47″ W / 43.405833333333°N,2.9463888888889°W / 43.405833333333; -2.9463888888889Koordenatuak: 43° 24′ 21″ N, 2° 56′ 47″ W / 43.405833333333°N,2.9463888888889°W / 43.405833333333; -2.9463888888889
Bizkaia municipalities Plentzia.PNG
Azalera 5,79 km2
Garaiera 4 metro
Distantzia 23 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 4.397 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -33)
% 48,8 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,2
Dentsitatea 759,41 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 15,52
Zahartze tasa[1] % 19,46
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 33,27
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,88 (2011)
Genero desoreka[1] % 4,66 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,59 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 37,45 (2010)
Euskararen erabilera % 9,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1299. urtea
Webgunea http://www.plentzia.org

Plentzia Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa. Bilbotik 25 bat kilometro iparraldera dago, kostaldean, Butroe ibaiaren azken bihurgunearen eskuinaldean, ibai hori Plentziako badian isuri aurretik.

5,79 kilometro koadro dauzka, eta 2015. urtean 4.397 biztanle zituen. Biztanleria udan laukoiztu egiten da (16.000 biztanle gutxi gorabehera).

Plentzia XIII. mendean sortu zuen Diego Lopez Harokoak, Bizkaiko jaunak, eta haren asmoa Gaztelako salgaien garraioan giltzarri izango zen puntu bihurtzea izan zen. 1780tik gaur arte itsasontzien matrikulazioa asko jaitsi da, itsasadarrean sortzen ziren hondar-bankuak zirela-eta; izan ere, sarrera itxi egiten zuten, eta itsasontziek ez zuten igarotzerik, bertan harrapatuta geratu nahi ez bazuten. Gaur egun, Astillero plaza, Butroe itsasadarraren sedimentuen gainean eraikia da, garai batean itsasontziak eraikitzen ziren lekua gogorarazten duen bakarra. 2009an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Plentziako alde zaharra, monumentu-multzo sailkapenarekin.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentzia hiria Uribe Kostako eskualdearen erdialdean kokaturik dago, Barrika, Urduliz, Gatika, Lemoiz eta Gorliz inguruan dituela. Plentziako itsasadarrak (edo Butroe erreka) herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, Plentziako badian itsasoratu arte, Urgoso errekaren urak jasota. Aipagarria da Plentziako hondartza, turismoa erruz erakarri duena. Basoak urriak dira, Isuskitza ingurukoak kenduta; horrez gain, Saratxagan belardiak daude. Hainbat muino dago herrian, Jentilmendi mendia, esaterako.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar aztarnak aurkitu dira herrian, baina hiribildu moduan XIII. mendean sortu zen, Plasentia de Butron izenarekin (hortik eratorria da gaurko Plentzia),[3] Diego Lopez Harokoak[4] balea arrantzan eta merkataritzan ziharduen eta Gorlizena zen lurralde bateko gunea mugarritu zuenean, hain zuzen ere, 1299an, Gorlizena zen Gaminiz auzoan. Hiribildu berriaren lurraldeak Gorlizi hartu zitzaizkion, beraz. Hiribilduari Logroñoko Forua eman zitzaion, eta hurrengo Bizkaiko jaun-andreek eta Gaztelako errege-erreginek forua berretsi zuten.

Butroetarrak herriaz jabetu ziren, baina XVI. mendean horren gaineko boterea galdu zuten. Hortik aurrera bere goraldia izan zuen Plentziak, ontzigintza, balea-arrantza eta merkataritza zirela eta. Ontzigintzaren azken aztarna Astillero plaza da.

XVIII. mendean beheraldi handia hasi zen, izan ere, Espainiar-Britainiar gudan flota guztia galdu eta herrian industrializaziorik gertatu ez zenez, bere inguru naturala bere horretan mantendu zuen Plentziak. Azken arrazoi horregatik, burgesia txikiak udako herri bihurtu zuen Plentzia, batez ere XIX. mende amaieratik aurrera.

Gaur egun, berriz, Plentzian dago Bilboko Metroko amaierako geltokietako bat. Plentziari hainbat urbanizazio berri dagozkio, esaterako Isuskitza deritzona (Plentziako Abanikoa, horrela deitua airetik daukan itxuragatik), Butroe ibaian gora dago, Plentziatik bi kilometrora ibaiak egiten duen errebolta zabal baten barruan.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren sektorea nagusi da, ostalaritzari lotua.

Lehen sektoreari dagokionez, arrantza portua aipatzekoa da. Nekazaritza ere garrantzitsua izan da herriaren historian, baina gaur egun zahartze-prozesua nabaria da herrian.

Plentziaren ikuspegia.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentziako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentziako udaletxea

2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko David Crestelo hautatu zuten alkate. Crestelok bere taldearen lau zinegotzien eta Plentziako Independenteen bi zinegotzienak eskuratu zituen. EAJk bost zinegotzi lortu zituen.

Plentziako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
968 (% 43,88)
4 / 11
849 (% 34,64)
Euskal Herria Bildu
4 / 11
646 (% 29,28)
3 / 11
531 (% 21,66)
Independientes de Plentzia (IP)
2 / 11
483 (% 21,89)
4 / 11
855 (% 34,88)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kirol elkarte daude herrian:

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri zaharreko kantoi bat.

Hirigune historikoa ibaiak berak eta elizak, Butroetarren dorreak eta merkatuaren plaza dauden guneak mugatzen dute (eremu lau hori izan zen mendeetan zehar hiriaren gune nagusia). Oinplanoak Bastida ereduari jarraitzen dio eta hiru kale paralelo ditu: Goienkale, Artekale eta Barrenkale, eta garai batean ibaira ematen zuten bi kantoik zeharkatzen dituzte. Kaleek eta kantoiek zabalera bera dute: bost urratsekoa. Kantoiek erribera eta hirigunea lotzen dituzte, eta kaleak ibaiertzarekiko paraleloak dira, lurraren bideei jarraiki. Espazioa Erdi Aroko ereduei jarraiki banatuta dago: lursailak estuak eta sakonak dira. Horietako askok gaur arte iraun dute, eta hiriko hasierako etxebizitzen ezaugarri ziren baratza batzuek ere bai. Askotan, lursail bat baino gehiago elkartu dira eraikin handiagoa egiteko. Garai bateko harresietatik, elizatik gertu, alde zaharraren goialdean dagoen atari irekia bakarrik gelditzen da: Santiagoko atea. Erdi puntuko arkua da, kanoi eskartzanoa duena, eta neurriak eta faktura ikusita, XVI. mendekoa dirudi.

Hirigunea estua zenez, zenbait zabalgune egin behar izan ziren. Kalebarria, elizaren atzealdean dagoen kalexka irregularra, lehena izango zen, eta geroago, XIX. mendean, Portaleta eta Barrenkale eta Artekaleren luzapenak egin ziren. Baina errebal nagusia erribera izan zen, itsasadarrari irabazitakoa, gaur egun udarako egoiliarrentzat txalet eta etxebizitza-eraikinez bete dena.

Arkitekturari dagokionez, badira zenbait eraikin aipagarri. Zaharrena, Santa Maria Madalena eliza da, Bizkaiko arkitektura erlijiosoaren adibide berezia. Elizaren dorre-arkupea oso elementu interesgarria da, oso sendoa, defentsarako, eta, aldi berean, zelatan egoteko eta argia emateko balio duena. Hiru habeartekoetako espazioaren kontzepzioa ere aipagarria da: garaiera berean estalita daude, espazioa bateratzeko asmoz, argi eta garbi.

Pizkunde garaiko egoitzazko arkitekturaren adibide ederra Torreon dugu, udaletxe zaharra eta gaur egungo Kultura-etxea. 1562ko eraikina da eta garai hartan jauregiek zuten diseinua du. Dorretxeen eredu tradizionalari jarraitu arren, bao asko ditu, zabal samarrak.

Aldapa berean, Eleiz enparantzaren izkinan, Torreon eraikinaren antzeko eraikin bat agertzen da argazki zaharretan. Etxebizitza egiteko zaharberritu dute. Armarria eta jatorrizko eraikina 1603. urtekoa da eta Butroetarrena da, hemen izan baitzuten euren dorretxea.

XIX. mendeko etxebizitza neoklasikoak ere badu garrantzia, Plentziak etxea asko eta asko berritu zituen garaikoa. Aipagarriak dira 1865eko Opatuako jauregia, Kristo enparantzan; Camposena etxea, Barrenkale 3an; edo Goienkale 4-6ko etxetzarra.

Beste maila batean bada ere, beste hogei bat eraikin aipagarriak dira, etxe oso berrituak, itxura tiroldarrekoak, asko eta asko begiratokidunak.

Interesgarria da Plentzian dauden arrantzaleen etxebizitzen adibide urriak jasotzea (elizako kalexka). Familia bakarreko etxeak dira, atxikiak, lursail sakonak eta fatxada estuak dituztenak, bi garaierakoak, bi isurialdeko teilatukoak, teilatu-gailurra fatxadarekiko paraleloa dutela. Beheko solairua kalea baino maila beheragoan egon ohi da, eta biltokirako erabiltzen zen. Goiko solairuan —askotan eskailera edo zurezko patio batetik igotzen zen hara—, egon ohi da etxebizitza, eta gorago, ganbara.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plentziar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Izendapena EHAAn
  3. A. Madariaga eta beste, Plasentia de Butron-Plencia-Plentzia. Apuntes II, Plentziako Udala eta BBK Fundazioa, Bilbo.
  4. «Historia» atala, Plentziako Udalaren webgunea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Plentzia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa