Edukira joan

Aranburu jauregia (Tolosa)

Koordenatuak: 43°08′16″N 2°04′17″W / 43.137901°N 2.071309°W / 43.137901; -2.071309
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aranburu jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Aranburu jauregiaren aurreldea eta ezkerrean Santa Maria elizaren horma izen berdineko plazatik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′16″N 2°04′17″W / 43.137901°N 2.071309°W / 43.137901; -2.071309
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
ErabiltzaileaBiblioteca Municipal de Tolosa (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea13
Kontaktua
HelbideaSanta Maria plaza 4

Aranburu jauregia Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen jauregi bat da.

Tolosako Alde Zaharreko Andre Maria plazan dagoen XVII. mendeko barroko estiloko eraikina da, Santa Maria eliza, Errota eta Oria ibaiaren artean. Zaharberritua dago eta gaur egun, bertan, udal liburutegia, udal artxibategia eta bi erakusketa areto daude.

Beheko solairua eta beste bi ditu, eta solairu nagusiko hormak harri landuz eginak ditu; gainerakoak, harlanduz eginak dauzka. Alde nagusian bao angeluzuzenak ditu, simetrikoki banatuak, eta solairutik solairurako tarteetan, alderik alde, platabandak ageri dira. Izkinak, berriz, kuxinduraz apainduak ditu.

Ertzetako leihoak hesiz estaliak daude beheko solairuan; goiko solairuetan, berriz, balkoiak ditu ertzetan, jabaloiekin eta boladun barandekin. Elementurik deigarrienak erdiko ardatzean daude: sarbide handi bat du beheko solairuan, eta haren gainean, balkoi bat (zorua harrizkoa du, eta baranda, burdin forjatuz egina). Balkoiaren gainean, Migel Aranbururen armarria ageri da. 1696an Aranburuk Gipuzkoako Foruak bildu eta argitaratu zituen (inprimatgia etxean bertan jarri zuen).

Bigarren solairuko balkoia irtenagoa da lehenengokoa baino, eta lau jabaloi ditu bi beharrean. Goi-goian, alderik alde, harriko erlaitza du, eta haren gainean, teilatua dago, harburu ongi landuekin.

Eskuineko aldea guztiz berritua dago, eta ezkerrekoan solairu bat gehiago du, maldan egina baitago. Alde horretan, harri handiak ditu beherengo aldean, eta txikiagoak gora egin ahala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa