Thomson Reuters Aranzadi (argitaletxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aranzadi (argitaletxea)» orritik birbideratua)
Thomson Reuters Aranzadi (argitaletxea)
Datuak
Izen ofiziala
Aranzadi, Thomson Aranzadi eta Thomson Reuters Aranzadi
Motaargitaletxea, book publisher (en) Itzuli eta imprint (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteThomson Reuters
Eskumendekoak
Agintea
KudeatzaileaThomson Reuters
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaThomson Reuters
Historia
Sorrera1929
Sortzailea
webgune ofiziala
Twitter: TR_ESP Edit the value on Wikidata

Thomson Reuters Aranzadi (Aranzadi-Thomson Reuters​ edo Aranzadi ere deitua) argitaletxe bat da.

Espainia osoan Zuzenbide eta Zientzia sozial eta juridiko alorrean argitaletxe liderra da.[1]

Argitaletxearen izen ofizialak izan dira Editorial Aranzadi (1929-1999), Editorial Thomson Aranzadi (1999-2008) eta Thomson Reuters Aranzadi (2008-gaur egun).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaletxearen sortzailea Manuel de Aranzadi izan zen, eta bere xedea zen gai honi buruzko informazio ordenatua eta eguneratua eskaintzea.

1930. urtean Repertorio Cronológico de Legislación y Jurisprudencia (Legegintza eta Jurisprudentziako Bilduma Kronologikoa) sortu zen horrela, Estatuko Aldizkari Ofizialeko lege orokor guztiak bildu eta eguneratzeko, aldian-aldian argitaratzen diren buletinen bidez. 1951. urtean Diccionario de Legislación (Legegintzako Hiztegia) argitaratu zen, 16 liburukitan; lan hartan jaso zen lehen aldiz Espainian indarrean ziren lege guztien bilduma. Aurrerago osatu zen 1975. urtea bitarteko legegintza-bilduma, Nuevo Diccionario de Legislación (Legegintzako Hiztegi Berria) izenburupean, aldaketak eta oharrak barne zituela, eta handik hamar urtera eguneratu zen berriro, kontzeptu eta ordenaziorako irizpide berriak aintzat harturik. Urtean buletin gehigarri bat ere ematen du argitara, indarrean dauden xedapen berriekin.

Bestalde, Espainiako Konstituzioa onartzearekin batera Epaitegi Konstituzionala sortu zelarik, Repertorio Aranzadi del Tribunal Constitucional (Epaitegi Konstituzionalaren Aranzadi Bilduma) hasi ziren kaleratzen, epaitegi horrek emandako epaiak eta zenbait erabaki bildurik. Autonomiak sortu ondoren, eta lurralde-antolaketa berriaren eraginez sorturiko aniztasunaren aurrean nolabaiteko sistematizazioa lortzearren, erkidego bakoitzeko lege nagusiak bildu ziren erkidegoen errepertorioan, eta orobat egin zen 1986an Espainia Europako Erkidegoan sartu zenean Europako legediarekin; Repertorio de Legislación de las Comunidades Europeas (Europako Erkidegoen Legedia) argitaratu zen 1986an, eta 1994an Europar Batasuneko Legedia obrak hartu zuen haren lekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SPI. Scholarly Publishers Indicators in Humanities and Social Sciences» ilia.cchs.csic.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).