Manuel Arantzadi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Manuel Arantzadi
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Lizarra1882ko martxoaren  31
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1942ko apirilaren  25a (60 urte)
Familia
Aita Estanislao Arantzadi
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Manuel Arantzadi Iruxo (1882ko martxoaren 31, Lizarra - 1942ko apirilaren 25a, Iruñea) nafar politikari jeltzale eta abokatu bat izan zen. Gorteetan diputatua izan zen bi aldiz, euskal nazionalisten aldetik, Primo de Riveraren diktadura baino lehen. Espainiako Lege Bildumak argitara ematen hasi zen 1929an, Espainiako legediaren argitalpenean oinarrituriko argitaletxe ospetsuena sortu ondoren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gamazadan 1894ko otsailaren 18an Castejon udalerrian burututako manifestazioan Sabin eta Luis Arana anaiek eurekin eramandako Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei - Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros esaldia zeraman bandera Aranzadiren ama zen Juanak Iruñeko Cafe Iruña kafetegian brodatu zuen. Bere aita Estanislao Arantzadi eta bere lehengusua Manuel Irujorekin batera Nafarroako euskal abertzaletasunaren aintzindariak izan ziren. Bestalde, Euzko Alderdi Jeltzaleko Napar Buru Batzar erakundeko kide aktiboa izan zen.

1909an Arantzadi Iruñeko Centro Vasco elkarteko sortzaileetako bat izan zen. 1918an integrista eta mauristekin bat eginik Espainiako Diputatuen Kongresuan Nafarroa ordezkatuz diputatu izan zen; aldiz, 1923an Alianza Foral jaimisten alderdiaren barnean aurkeztu eta berriz ere diputatu izan zen. Espainiako Diputatuen Kongresuan Nafarroako erakundeak gaurkotu asmoz Berrezartze Forala eskatu zuen, nahiz eta Hego Euskal Herriaren espainiartasuna edota Nafarroako 'Lege Hitzartua' inoiz zalantzan ez jarri izan. Independentismoaren aurkako jarrera agertu zuen.

1918an Eusko Ikaskuntzako sortzaileetako bat izan zen, bai eta 1923an La Voz de Navarra egunkarikoa ere. 1930an Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean Euskal-Nafar Estatutuaren prestaketan jardun zuen. Espainiako Bigarren Errepublika garaian, EAJko zuzendaritzarekin desadostasunak izan zituen. Ondorioz, sakoniko antierrepublikarra zen Koalizio Katoliko Foruzalean sartu zen. 1936ko uztaileko estatu kolpean, Nafarroako EAJren izenean, matxinoen aldeko komunikatua plazaratu zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]