Espainiako Konstituzio Auzitegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auzitegiaren egoitza, Madrilen.

Espainiako Konstituzio Auzitegia (gaztelaniaz Tribunal Constitucional de España, askotan TC siglekin laburtua) Espainiako 1978ko konstituzioa betearazteaz arduratzen den epaitegi gorena da.

Konstituzioaren IX. tituluan dago araututa auzitegiaren funtzionamendua, hala nola Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoan. Auzitegi honi dagokio Konstituzioaren interpretazioa eta haren mugak zehaztea. Auzitegi honek Espainiako estatu osoan du eskumena.

Eskumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Konstituzio Auzitegia ondorengoetan ditu eskumenak:

  • Konstituzio-kontrakotasuneko helegiteak eta lege eta arau ezberdinen (adibibidez, dekretu-legeak) aurkako konstituzio-kontrakotasuna ebaztea. Konstituzio-kontrakotasuneko helegiteak Gobernuko Presidenteak, Herriaren Defendatzaileak, Kongresuko 50 diputatuk, 50 senatarik, erkidegoetako gobernuek eta erkidegoetako parlamentuek aurkeztu ditzakete bakarrik;
  • Konstituzioko 53.2 artikuluan xedatzen diren oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen bortxaketen aurkako babes eskeko helegitea. Edozein pertsona fisiko zein juridikok aurkeztu dezake helegite mota hau, hala nola, Herriaren Defendatzaileak eta Fiskaltzak;
  • Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen inguruko gatazkak;
  • Estatuko konstituzio-organuen arteko gatazkak;
  • Nazioarteko Itunen konstituzionalitatearen aurretiko adierazpena;
  • Konstituzioko 161.2 artikuluan aurrikusten diren aurka-egiteak. Gobernuak aurka egin ditzake Autonomia Erkidegoek onartutako xedapenak eta adierazpenak. Helegitea aurkeztutako xedapenaren edo adierazpena bertan behera geratuko da, baina Konstituzio Auzitegiak bost hilabeteko gehienezko epean ebatzi beharko du;
  • Toki gobernuaren defentsaren gatazkak;
  • Konstituzio Auzitegiko epaileen izendapenen baieztapena;
  • Konstituzioak eta beste Lege Organikoek egotzitako eskumenak.

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaitegi hau 12 epaileek osatzen dute, ondorengo metodoaz izendatzen direnak:

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]