Edukira joan

Arbi-gara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbi-gara
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica rapa
Azpiespeziea Brassica rapa subsp. sylvestris

Arbi-gara (Brassica rapa subsp. sylvestris) barazki bat da. Arbi biribilaren barietate[1] hau Euskal Herrian, bereziki Arrasaten, prestatzen da, baina halaber Asturias, Galizia eta iparraldeko Portugalen (grelo) eta Italiako sukaldaritzan (friarielli, broccoletti edo cime di rapa).

Arbi-garek hosto horzdun ugari dituzte, brokoli-buru txikien antza duten kimu multzoak inguratzen dituztenak. Kimuen artean, lore hori txikiak loratu daitezke, jangarriak.

Zaporea oso atsegina du apur bat mingotsa eta mina, intxaurraren antzekoa. Arbi-garak A, C eta K bitaminen iturri dira, baita potasio, kaltzio eta burdin iturri ere.

Arbi-garak jangarria dira samurrak dauden bitartean. Lorea garatuta dagoenean, arbi-gara gogortu egiten da, eta jada ezin da kontsumitu, egosi arren ez baita biguntzen. Arbi-gara biguna den ala ez jakiteko, muturrean zeharka ebakitzen da: mamia oso zuri badago, arbi-gara ez da jaten gogorregia dagoelako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wang X, Wang H, Wang J, etal. (2011ko urria). «The genome of the mesopolyploid crop species Brassica rapa» Nature Genetics 43 (10): 1035–9.  doi:10.1038/ng.919. PMID 21873998..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]