Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Exposicion arenzana imaz intxausti monton peral.jpg

Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral Peio Aguirre eta Beatriz Herráezek komisariatutako erakusketa da. Erakusketa 2016ko urtarrilaren 15etik apirilaren 3ra bitartean izan da ikusgai Tabakaleran.

Bost artistaren ibilbide eta posizioak arakatu nahi ditu; horiek laurogeiko urteen amaieratik ari dira bere lana garatzen. “Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral” sekuentziak abizenez jositako esaldi bat osatzen du, eta baita ikusizko eta formazko irudi-multzoen batura aberatsa ere. Horiexek dituzte abizen. Izenak, berriz, Miren, Iñaki, Gema, Idoia eta Alberto; lana topaketarekin, elkarrizketarekin eta elkarlanarekin atzera lotzen duen beste izen sekuentzia bat. Bost artista, bost ahots.

Artista hauen ezaugarri komun bat ikasketak Leioako Arte Ederren Fakultatean (UPV/EHU) egin dituen eta bere prestakuntza Donostiako Arteleku zentroko ikastaro eta egonaldiz osatu duen belaunaldi batekoak izatea da. Eta epe jakin batean kokatu behar da hori guztia, artistek arte-lengoaien berritze bati ekin baitzioten horretan, “Euskal Eskultura Berri” deituaren jarraipena eta, aldi berean, alternatiba lortu eta sortu nahi baitzuten. Erakusketa honen izaera historikoa artista horiexen egungo erretratu batez osatzen da.

Erakusketa bi espazio nagusiren inguruan dago antolatuta, Tabakaleraren eraikineko lehen etxabeko bi naberen inguruan zehazki; horietan, alde batetik laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik egindako obrak aurkezten dira eta, bestetik, ia-ia 18 hilabeteko lanean zehar espezifikoki erakusketa honetarako egindako obrak. Posizio horietako bakoitza miniaturazko atzerabegirako bat izan beharrean, kontua da corpus artistiko bat mapeatzea, horretan irteera eta helmuga puntu banak aukera emango baitute artista baten identitate estetikoaren bildumatzat hartutako “obra” baten irudia aurreitxuratzeko. Posizio bakoitzaren gainean bildutako begirada batez sakonean bereizi ahal izango dugu hemen ordezkatutako bakoitzaren garapen artistikoa.

Pintura eta eskultura dira presentzia handieneko lengoaiak, eta badira hitz idatzia, marrazkia, argazkia eta diseinua ageri diren obrak ere. Lengoaia horietan guztietan, aukeratutako bitartekoak irudikapenerako eskaintzen dituen baldintzen gaineko analisia ageri zaigu, sendo ageri ere, bai metalengoaiara joz izan bai narrazio borondate poetiko eta sinboliko bat berresten duen “arte-objektuaren” dekonstrukzio sotil batez izan. Artista horietako bakoitzak zertzen duen forma eta kontzeptu aldetiko esperimentazioak esperientzia eta ezagutzarako berezko lurraldetzat berresten du artea. Horrela, erakusketak ibilbide bat egiten du, gaur egungo produkziotik testuinguru-erradiografia bat proposatzen duten jarrera estetiko zenbaitetan zehar. Miren Arenzana, Gema Intxausti, Iñaki Imaz, Idoia Montón eta Alberto Peralen obraren bidez, azken hiru hamarkadetako arte plastikoen panorama ikusten dugu, eta horrek aukera ematen digu bai duela gutxiko iraganari era kritiko batez begiratzeko bai jada egina baloratzeko, gaurkotzat edota gaur egungotzat eskaintzen zaiguna bezalaxe.[1]

20160127 Arenzana-Erakusketa 16.jpg20160127 Arenzana-Erakusketa 27.jpg20160127 Arenzana-Erakusketa 43.jpg20160127 Arenzana-Erakusketa 63.jpg

Bisitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisita solasaldiak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostiralero Tabakalerako erakusketan barrena antolatzen ditugun bisitak dira. Hauetan, erakusketaren edukiek ezagutzeko askotariko eztabaidak eta ibilbideak proposatzen ditugu.

Bisita formatuak ere esperimentazio eremuak dira, eta, erakusketak, diskurtso bakarraren ideiatik urruntzeko eta interpretazioak irekitzeko lekuak. Hori dela eta, erakusketaren esanahia bera berrikusteko proposamena egiten dugu, erakusketa aretoak behin baino gehiagotan bisitatu daitezkeen gune gisa ulertuz. Planteatzen duguna, azken batean, bisita gidatuaren nozioa bera gainditzea da, guztion artean, beste zentzu bat emateko.

Bisita esperimentalak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisitok erakusketei begirada esperimental ezberdinak emateko aukera eskainiko digute. Bestelako interpretazioei ateak irekitzeko asmoz, erakusketa aretoetan espero gabeko topaketak eragingo ditugu artista, zientzialari, historiagile, diseinatzaile, hezitzaile biologo, musikari eta abarren laguntzarekin. Hauek erakusketa bakoitzaren gaineko euren ikuspegi pertsonalak helaraziko dizkigute.

Testu-inguruan[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu-inguruan, Tabakalerako erakusketekin batera funtzionatzen duen ikerketa talde bat da. Hileroko topaketa da eta erakusketako edukietan sakondu eta bestelako ideia eta eztabaidak aktibatzeko helburuarekin. Testuak, filmak edo erakusketetako pieza zehatzak aztertzen dira arte garaikidearekin lotutako gaien gainean trebatzeko.

Ziklo honetan Tabakalerako bigarren erakusketan barneratuko gara: Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral izenburuapean, erakusketak 5 artista hauen ibilbidera gerturaketa bat proposatzen du.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gosaria erakusketako komisario eta artistekin.[5]
  • Katalogoaren aurkezpena.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral