Aretxabaletako mugarri gurutzea

Koordenatuak: 43°02′28″N 2°30′15″W / 43.041097°N 2.504062°W / 43.041097; -2.504062
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aretxabaletako mugarri gurutzea
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′28″N 2°30′15″W / 43.041097°N 2.504062°W / 43.041097; -2.504062
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001466
50

Aretxabaletako mugarri gurutzea Aretxabaletatik Arrasatera bidean dagoen gurutze bat da, Kultur Ondasun gisa sailkatua 1964. urtetik. Kristo Santuaren gurutze tokiaren aurrean dago kokatuta, mugarri baten gisa[1] XVI. mendean eraiki zen, eta Pizkundearen estiloa dauka.

Lau angeluko maila baten gainean eraikia, fuste ildakastu bat du bi aldetatik dekoratuta dagoen gurutze bati eusteko. Alde batean Jesukristo agertzen da, gurutzilkatuta, hainbat buruhezurrez lagunduta. Beste aldean Ama Birjina agertzen da, aingeruz inguratuta. Kontsebazio ona du, batez ere Ama Birjinaren aldeak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b ARETXABALETAKO GURUTZE BARRUTIA. Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]