Aretxagazeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aretxagazeta
Motaherri aldizkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaAretxabaleta
ArgitaletxeaLoramendi Elkartea
Banaketa
Ekoizpen osoa2.500 ale
Banatze-eremuaAretxabaleta
Maiztasunahamabostero
Salneurria0

Aretxagazeta 1992. urtean Aretxabaletan sortu zen herri aldizkaria izan zen, euskara hutsezkoa eta hamabost egunero herriko albisteak biltzen zituena[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasateko Arrasate Press aldizkariaren harira sortu zen. 1991ean hasi ziren biltzen eta 1992ko martxoaren 12an atera zuten aurreneko alea. Hasiera batean bi astean behin kaleratzen hasi zen eta 12 orrialde zituen[2], ondoren tamainaz handitu zen 24 orrialdetaraino. Guztira 2.500 ale banatzen ziren[1]. Loramendi Elkartea izan zen arduraduna.

1998an Aretxabaletako Komunikabideak-Loramendi Elkartea eratu zen eta 1999an Atxabalta Telebista abiatu zen, 2000 arte iraun zuena. 2000. urtean Goiena Komunikazio Taldeak Debagoieneko herri komunikabide guztiak bateratu zituen eta urte amaieran Goienkaria astekaria argitaratu zen[3]. Urte pare bat gehiago iraun zituen Aretxagazetak.

Goienkaria astekariaren Aretxabaletako atalak Aretxagazeta izena mantendu zuen (gainerako herri aldizkariena bezalaxe) baina 2006an herrien izena hobestea erabaki zen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Gazteaukera. «Aretxagazeta - Programaren atalak | Gaztetxartela» www.gazteaukera.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  2. «ATB, Arrasate Press, Jardun, Berrigara, Aretxagazeta... nola sortu ziren, eta lehen urteak - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-04).
  3. (Gaztelaniaz) Elizazu, Guadalupe Calvo. (2001-03-11). «Euskarazko aldizkariak kaleratuko dituen taldea sortu da Deba Garaian» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-09-04).
  4. «'Goienkaria' berrituaren aurkezpena» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]