Edukira joan

Argibide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikipediaren "eztabaida" fitxaren argibidea

Argibidea (ingelesez tooltip) Microsoft-ek 2002ko abenduaren 19an patentatutako ikusmen-laguntzako tresna bat da (patentea: 20020191027). Sagua elementu grafikoren baten gainean kokatzean funtzionatzen du, erabiltzaileari elementuaren helburuaren berri emateko laguntza osagarria erakutsiz. Argibideak laguntza globoen bariazio bat dira eta programazioan oso erabilia den osagarria dira, informazio gehigarria ematen baitute erabiltzaileak eskatu gabe.