Ari naizela
Ari naizela | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
"Ari naizela" Pello Errota eta Txirritaren arteko bertso ezaguna da.[1][2][3] Zortziko handia da bertsoaren neurria, lau puntuko handia.
Umorezko bertsoa da haien artean zirika aritzen dira. Pellok ikusi zuen egun hartan Txirrita nahi gabe bi alkandora batekin ez, bi alkandoraz jantzita azaldu zela. Motibo hoberik ezin eman zirika hasteko jose Manuelen aurka, jakina zela andragaiari bisita egin ziola. Eta neurriko erantzuna bota zion Txirritak: Pellok ezin duela horrelakorik egin, "alkandora bat besterikan ez du eta". Bat-bateko zirikagintzako perla bat da bertsoa.
-
alkandora
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira bertsoak:[2]
Pello Errota
Ari naizela, ari naizela,
hor ikusten det Txirrita,
eta zein ez da harrituko, gaur,
gizon hori ikusita;
dudarik gabe egina dio
andregaiari bisita,
oso dotore etorri zaigu
bi alkandora jantzita!
Txirrita
Hauxe da lotsa eman didana
lagun artera sartuta,
edozer gauza esaten degu
ardo-tantokin poztuta;
bi alkandora ekarri ditut
bat eranztia ahaztuta,
Pellok bi nola jantziko ditu
bat besterikan ez du-ta!
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ari naizela ari naizela I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ a b «Ari naizela, ari naizela...» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ Ari naizela (Pello Errota-Txirrita). (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ari naizela (Pello Errota-Txirrita).Euskal Karaokeak. Youtube