Edukira joan

Aristokrata mutilzaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aristokrata mutilzaharra
Datuak
Idazlea (1892)
Argitaratze-data1990
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Noble Bachelor
HerrialdeaErresuma Batua
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaAristokrata mutilzaharra

Aristokrata mutilzaharra, The Adventure of the Noble Bachelor ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1892ko apirilean kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an urte berean, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hatty Doran oinordekoaren desagertze bitxiaren kasua kontatzen du narrazio honek. Aloysius Doran aberatsaren alaba bakarra desagertu egin zen, Lord St. Simon, Balmoraleko dukearen bigarren semearekin ezkondu eta gero. Holmesek oso begikotasun gutxi bazuen ere Lord St. Simonekiko, kasua interesatu zitzaion.

Ustezko hilketa abentura erromantiko bihurtuko da, eta, azkenean, maitasuna irabaziko du. Aristokrata umiliatuta sentitu zen; andregaia, zoriontsua; eta Scotland Yardeko Lestrade inspektorea, nahasita, Sherlock Holmesen eraginkortasunaren aurrean.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]