Arizkungo harpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arizkungo harpa.

Arizkungo harpa soinu tresna kordofonoa da, kantu eta dantzei laguntzeko, asotsa ateratzeko eta txantxa giroan Arizkungo inautean jotzen dena. Makila luze bat da tresna honen ardatza; haren bi muturretan metalezko hari bat tenkatzen da, eta beheko aldean, hariaren eta makilaren artean, latontzi bat jartzen da. Latontzi honek zulo bat dauka aurreko aldean, hots kutxa gisa funtziona dezan. Makilaren goiko muturrean, berriz, latorrizko zati batzuk paratzen dira, panderoaren txinden antzera. Jotzeko bertikalki hartzen da, esku batekin, eta lurraren kontra jotzen da, erritmoa markatuz. Beste eskuarekin zurezko karraskagailu luze bat harturik, metalezko haria igurtzi eta jo egiten da.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garmendia Larrañaga, Juan. Arizkungo harpa. aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2018-2-16.
  2. Beltran Argiñena, Juan Mari. Jolasetik musikara: Hots tresnak eta jostailuak (erakusketa); Hots, erritmo eta musika jolasak (tailerra). euskomedia.org Noiz kontsultatua: 2018-2-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]