Arkaitzetako Bisigotiko Baselizak Araban

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkaitzetako Bisigotiko Baselizak Araban
Jatorria
Argitaratze-data1976
IzenburuaArkaitzetako Bisigotiko Baselizak Araban
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara, frantsesa eta gaztelania
Argumentu nagusiabaseliza

Arkaitzetako Bisigotiko Baselisak Araban, 1976an Jose Maria San Sebastian "Latxaga" apaizak plazaratutako arkeologiari buruzko liburua da. Lana hiru hizkuntzetan plazaratu zuen, La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxearen eskutik.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua gizakiak egindako leizeen fenomeno historikoari hurbilketa izan zen. Egileak landa lana egin zuen eta bildutako argazkiekin fenomeno honi azalpen historikoa eman nahi izan zuen. Multzoari Euskal Kapadozia izendatu zuen, Turkiako Kapadoziarekin konparatuz.[1] Latxagaren ustez arkaitzetako elizatxo horiek Euskal Herriarentzat esanahi handia dute zeren eta hemengo lehen kristauen aztarnak izan baitira. Bere ustez, bisigodo horiek ez zituzten eremu arabarrak konkistatzaile gisa okupatu, baizik eta penintsularen inbasio arabiarraren iheslari gisa.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Maria San Sebastian: Arkaitzetako Bisigotiko Baselisak Araban. Iglesias rupestres visigóticas en Álava. Eglises rupestres wisigothiques en Alava. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976, 175 or. ISBN: 84-248-290X.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 152 or.
  2. 146 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]