Arnoldo Alemán
Arnoldo Alemán | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2012) | |||||
2002ko urtarrila - 2003ko urtarrila
1997ko urtarrilaren 10a - 2002ko urtarrilaren 10a ← Violeta Barrios de Chamorro - Enrique Bolaños → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Managua, 1946ko urtarrilaren 23a (78 urte) | ||||
Herrialdea | Nikaragua | ||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | María Fernanda Flores (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Nikaraguako Unibertsitate Nazional Autonomoa | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Constitutionalist Liberal Party (en) | ||||
José Arnoldo Alemán Lacayo (Managua, Nikaragua, 1946ko urtarrilaren 23a) nikaraguar enpresari eta politikaria da. 1997tik 2002ra Errepublikako presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Managuaren hegoaldean kafe sail bat zeukan familia batean jaio zen; aitak kargu garrantzitsuak bete zituen Anastasio Somoza diktadorearen garaian. Eskubidezkoa ikasi zuen Leóngo Unibertsitate Autonomoan eta 1979 arte abokatu jardun zuen. Urte horretan, Anastasio Somoza kargutik kendua izan ondoren, sandinistek atxilotu eta jarduera kontrairaultzaileak egitea egotzi zioten. Hori zela eta, 9 hilabetez espetxean egon zen[1].
Presondegitik atera ondoren, familiaren kafe negozioetan aritzeaz gain, sandinisten politikei kontra egin zien. 1989an, hiru lagunekin batera, Alderdi Liberal Konstituzionalista sortu, eta ondoko urtean Unión Nacional Opositorarekin bat egin zuen[2]. 1990an Managuako alkate hautatu zuten. 1996an, berriz, Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen.
Ustelkeria kasuek markatu zuten haren agintaldia. Izan ere, denbora gutxian, Erdialdeko Amerikako gizonik aberatsenetakoa bihurtu zen[2], eta Transparency International erakundeak Munduko hamar estatuburu ustelenen zerrendan sartu zuen[3]. Alderdi Liberal Konstituzionalistak Enrique Bolaños aukeratu zuen 2001eko hauteskundeetako presidentegai, Alemánen ordez.
2003an 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, legez kanpoko ekintzetatik lortutako dirua zuritzea, iruzurra egitea, gaizkile elkarteko kide izatea eta diru publikoa bidegabeki erabiltzeagatik[2], baina 2009an Auzitegi Gorenak zigorra ezeztatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arnoldo Alemán:1946—: Nicaraguan Legislator and Former Leader Biography.jrank.org
- ↑ a b c Fatima HERRERA: Alemani 20 urteko espetxe zigorra jarri dio epaileak, ustelkeriagatik Paperekoa.berria.eus
- ↑ Juan Jesús AZNÁREZ: "Los más buscados" por EE UU: El expresidente nicaragüense Arnoldo Alemán Internacional.elpais.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnoldo Alemán |