Violeta Barrios de Chamorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Violeta Barrios de Chamorro
Violeta Barrios de Chamorro


Coat of arms of Nicaragua.svg
Nikaraguako presidentea
1990eko apirilak 25 – 1997ko urtarrilak 10
Aurrekoa Daniel Ortega
Ondorengoa Arnoldo Alemán

Jaiotza 1929ko urriaren 18a
Rivas, Nikaragua
Alderdi Politikoa Unión Nacional Opositora
Ezkontidea(k) Pedro Joaquín Chamorro

Violeta Barrios de Chamorro (Rivas, 1929ko urriaren 18a) nikaraguar politikaria da. Errepublikako presidente izan zen 1990ko apirilaren 25etik 1997ko urtarrilaren 10a arte. Erdialdeko Amerikan kargu horretara iritsitako lehenbiziko emakumezkoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Joaquín Chamorro kazetari eta politikariarekin ezkondu zen 1950ean, eta Somozotarren diktaduren aurka jardun zuten La Prensa egunkariaren orrietatik. 1978an, Chamorro hil zutenean, Violetak hartu zuen bere esku La Prensaren ardura, eta somozismoaren aurka jarraitu zuen.

Iraultza Sandinistak Anastasio Somozaren erregimena garaitu zuenean Berreraikuntza Nazionalerako batzordeko kide izan zen. Laster utzi zuen kargu hori, sandinistei marxista izatea egotzita, eta antisandinisten ahots nagusi bihurtu zuen bere egunkaria. 1990eko hauteskundeetan sandinisten aurkako UNO koalizioaren hautagaia izan zen, eta inkestek kontrakoa zioten arren, irabazi egin zituen. 1997an utzi zuen agintea, Arnoldo Alemán eskuindarraren aurka hauteskundeak galdu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Violeta Barrios de Chamorro Aldatu lotura Wikidatan