Arousa uhartea

Koordenatuak: 42°36′N 8°54′W / 42.6°N 8.9°W / 42.6; -8.9
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arousa uhartea
Datu orokorrak
Garaiera69 m
Motauharte
Azalera7 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°36′N 8°54′W / 42.6°N 8.9°W / 42.6; -8.9
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaA Illa de Arousa
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Arousa uhartea (galizieraz: A Illa de Arousa)[1][2] izen bereko itsasadarrean dagoen uhartea da, Rias Baixas eta A Illa de Arousa udalerrian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E. Bascuasen arabera, Arousa jatorri paleoeuroparreko hidronimo bat da, *er- 'mugitu' sustrai indoeuroparretik eratorria. Toponimo hori 899an "Insulam Arauza" gisa idatzi zuten.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 kilometro karratuko azalera du, gutxi gorabehera,[4] eta biztanleak istmo estu batean eta inguruetan bizi dira. Istmoak penintsula txiki bat lotzen du, udalerriko punturik garaiena (69 m) eta uhartearen gainerakoa elkartzen dituena. 1985ean inauguratu zuten bi kilometroko zubi baten bidez Iberiar penintsularekin lotzen da. 36 kilometro inguruko kostaldea du, eta horietatik 11 hondartzakoak dira, maskorrez eta hondar fin eta zuriz egindako hondartza batekin. Udalerriaren zati dira beste irlatxo batzuk, hala nola Areosoko uhartetxoa.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko bere 36 kilometroei eta hondartzei esker, Europar Batasunak erreserba natural izendatu zuen uhartea. Bere paisaia eta hondartzak direla eta, uhartea Galiziako helmuga turistiko nagusietako bat da, Sanxenxo eta O Salnés eskualdeko beste udalerri batzuekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. mapcarta
  2. OpenStreetMap
  3. Mondonedoferrol.org[Betiko hautsitako esteka] 540 eta 541 orr. "La Hidronimia de Galicia: tres estratos .."
  4. Guiapueblos.es

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]