Arpoi
| Arpoi | |
|---|---|
| arma eta arrantza tresna | |
Arpoia edo arrankazia, arrain handiak eta bereziki baleak harrapatzeko tresna da. Begia, asta eta punta izaten ditu.[1] Helburua atzaparrez ziurtatzen du, arrantzaleei edo ehiztariei soka edo kate erantsi bat erabiltzeko aukera emanez, animalia tiratu eta berreskuratzeko.
Gizakiak historiaurretik arrantzatzeko erabili izan du, eta geroztik, forma zein material ezberdinezko arpoiak garatu dira munduan zehar. Arpoi bat beste itsasontzi batzuen aurkako arma gisa ere erabil daiteke itsas gerretan.
Esaterako Euskal Herrian, arrankazia (Zumaian) edo arraingizia (Bizkaian) deritzen arpoi bereziak dauzkagu. Haitzetan gauez arrantzan jarduteko erabili izan dira eta sardexka moduko itxura dute, puntan bost hortz edo gehiagorekin.[2]
1864an, Sven Foyn kapitain balea-arrantzale norvegiarrak buru eztandagarridun arpoia asmatu zuen. Horrekin, ehiza prozesua azkartu eta "gizalegezkoagoa" egitea bilatzen zuen, harrapatutako balea berehala akabatzen baitzuen.
Urpeko arrantzan ere erabiltzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurrea eta inuitek erakusten dutena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Semliki edo Katanda arpoia, hezurretik zizelkatutako arpoi buru konplexu batzuen izena da, Kongoko Errepublika Demokratikoko (lehen Zaire) Semliki ibaiko aztarnategi arkeologiko batean aurkitu zirenak. Ezagutzen diren arpoi zaharrenak dira, eta duela 90.000 urte egin eta erabili ziren, ziurrenik lantza harrapaketak egiteko.[3][4]
Frantzia hegoaldeko 16.000 urtetik gorako labar-artea duen Cosquer kobazuloak, arpoiaz jo dituztela eman dutenen foken marrazkiak daude.[5]

François Mayorrek aurkitu zuen 1833an zientzialariek aurkitu zuten Historiaurreko lehen arpoi burua, Etrembièresen, Salève mendiko (Savoia Garaia) harpe batean. Harpe horri, geroago, Abri Mayor (Harpe nagusia ) izena emango zioten Baina aurkikuntza hau ez zen 1873ra arte argitaratu.[6]. Bitartean, Kellerrek argitaratu zuen 1875an, Suitzako Berna kantonamenduan dagoen Moosseedorf herrian topatutako arrankazi buru baten ilustrazioa [7] ; eta 1861ean, Édouard Lartetek arpoien ilustrazioak argitaratu zituen Nouvelles recherches sur la cohabitation de l 'Homme et des grands mammifères fossiles idazlanean. Hala ere, objektu horiek izendatzeko «harpon» (arpoi edo arrankazi) hitza erabili zuen lehen pertsona Posper Mérimée izan zen 1851n.[6]
Europako historiaurrean ezagutzen diren arpoi-buru zaharrenak Madeleine aldiko hasieran datatu dira, XIV. milurtekoan: 15.400 urte BP Tito Bustillon (Asturias). Goi Madelein aldian, Bölling eta Dryas II.a aldi klimatikoen artean ( 13.000 eta 10.200 BP artean), garapen gorena izan zuen.[6]
Mendebaldeko Europan (Espainia, Frantzia, Belgika), bereziki ugariak dira Goi Paleolitoaren amaieran (Madeleine aldia) eta Epipaleolitoan. Bakanago bihurtu ziren Neolitoan, eta laku eta zingira-inguruneetan bakarrik aurkitu izan dira. [8] 1990ean, ezagutzen ziren historiaurreko arpoien kopurua 1500 eta 2000 artekoa zen, eta horien % 90 inguru eremu Frantzia eta Espainian aurkitutakoak ziren, eta Frantzian, Pirinioetan eta Akitaniako eskualdean bidenabar.[6]
Arpoi-buruak hezurrez, oreinen (cervidae) adarrez edo boliz eginak dira[9] eta gakoen lerro bat edo bi dituzte. Arpoi-buru horiek bultzagailutik aska daitezke, eta lerro baten bidez lotzen dira, harrapakina berreskuratzeko. Inuitek horrelako arpoiak erabiltzen zituzten orain gutxi arte, bultzatzaileen bidez botatzen baitzituzten.
-
Inuit arrankazia botatzeko prest. Bere buru gainean jartzen du bultzagailu baten laguntzaz.
Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polibio historialari greziarrak (ca 203 K.a.-120 K.a.), bere Historiak lanean, ezpata-arrainaren ehiza deskribatzen du arpoi arantzadun desmuntagarria erabiliz.[10]
Oppian Ciliciakoa greziar idazleak itsas arrantzari buruzko tratatu garrantzitsu bat idatzi zuen, Halieulika edo Halieutika, K.o. 177 eta 180 artean konposatua. Hori da bere horretan iraun duen horrelako lan goiztiarrena. Oppianek hainbat arrantza mota deskribatzen ditu, lantzaz eta hiruhortzaz egiten direnak, besteak beste.[11]
Kobrezko arpoiak ondo ezagutzen zituzten antzinako Harappa zibilizazioko itsasgizonek antzinatean. Bestalde, Indiako lehen ehiztarien artean, Indiako Andaman eta Nicobar uharteetako biztanle aborigenak daude, kordoi luzeko arpoiak erabili izan zituztenak arrantzarako.[12][13]
Antzinako Egipton, 10000. urtearen ondoren, klima-aldaketen ondorioz Afrika iparraldeko sabanak basamortu bilakatu zirenean, ehiza arraro bihurtu zen, eta ehiztariek gero eta gehiago jo zuten arrantzara, lantzak bezalako tresnak erabiliz, harrizko edo hezurrezko puntekin, arpoiekin eta gakoekin, hezurrez edo adarrez egindako arpoiak. Batzuentzat, hipopotamoak eta krokodiloak ere ehizatzen ziren arpoiaz jota edo tranpetan harrapatua,[14] baina hori ez dago garbi, aurkitu diren arpoiek oso txikiak baitira.[15]
Balea arrantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arpoia oso lotuta dago balearen arrantzarekin mundu osoan.Aztarna arkeologikoek iradokitzen dute, Historiaurren inuitek eta Ipar Atlantikoan eta Ipar Pazifikoan beste jende batzuek egin zutela dagoeneko K.a. 3000. urtean.[16] Hasieran, arrantza, kosta hurbileko animaliak harrapatzera mugatzen zen. Mendeak igaro ahala, arrantza-teknikak hobetzen joan ziren, itsas zabalean ontzi txikiak erabiliz zetazeoak zarataz izutuz eta kostaldera eramanez. Arrantza-mota hori espezie txikiekin erabiltzen zen, hala nola pilotu-izurdeek, belugak, narbalak eta mazopak.[17]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko baleazaleak XII. eta XVIII. mendeen artean balea-ehizan jardun zuten Euskal Herriko arrantzaleak. Hasieran, Bizkaiko golkoaren itsasertzean aritu izan ziren sardako balearen (euskal balea izenaz ere ezaguna)[18][19] arrantzan. Tekniken hobetzeak, ordea, gero eta urrunago joanarazi zituen arrantzaleak (hasieran Ipar Itsasora, pixkanaka-pixkanaka Islandiara, eta azkenekoz Kanadako Ternua eta Labradorreko kostaldeetara).[20]
Bilboko Euskal Museoan euskal baleazaleen arpoia ikus daiteke.[21]
Baleetatik ateratzen zutena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Produkturik garrantzitsuena eta balio handienekoa olioa da, balearen koipearen/gezaren urtzetik lortzen zena. Apainketarako eta altzarietarako hezurrak, kortseak egiteko bizarrak, abanikoak eta abar ere saltzen ziren, baita zapata-zolak egiteko azala ere.

Arrantzaren kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehiegizko arrantzak balerik gabe utzi zituen euskal kostaldeak, eta arrantzaleek Amerikako iparralderako espedizioekin hastea erabaki zuten. Euskaldunak aitzindariak izan ziren ipar Amerikako kostan bale harrapatzen; 1530. urte inguruan Ternua eta Labrador penintsularen inguruko uretan baleak harrapatzen egon ziren. Mendebaldeko Atlantikoan 1600. urtera arte harrapatu zituzten bakarrak izan ziren. Kanadako espedizioetatik bueltan, euskaldunek Islandian geldialdia egiten zuten, eta han baleak ehizatzen jarraitzen zuten.
Arrantza nola zen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiribildueen goialdean edo hiribildutik kanpo eraikitzen ziren talaietan "talaiaria" egoten zen, itsasoari begira, arrantzaleei eguraldiaren eta baleen agerpenaren berri ematen. Talaiariak balea ikusten zutelarik, abisua ematen zuen eta herriko gizonek traineruetan, arraunean bultzaturiko egurrezko ontzietan (batzuetan belak ere izaten zituzten), abiatzen ziren uretara. Eskifaia 10-15 gizonek oastzen zuten. Traineruaren brankan arpoilaria zegoen, arpoia balearen garezurraren oinarrian sartu behar zuena. Arpoia soka luze bati helduta zegoenm, balearen joan-etorrietan gal ez zezaten Balea hil ondoren, urazalean flotatzen geratzen zen etaa arrastaka garraiatzen zuten, portura eraman arte, bertan zatitu eta prozesatzeko.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun, arpoien funtzioa ez da ia batere aldatu historiaurreari dagokionez, eta arrantzaleek balea eta arrain handiak harrapatzeko erabiltzen dituzte. Eraikuntza-materiala eta hura erabiltzeko modua aldatu egin dira. Gaur egun luzeagoak eta estuagoak dira, burdinaz osatuak, eta adar bakarra dute bi muturretako batean.
1864. urtean, Norvegiako kapitain batek, Svend Foyn, baleak ehizatzen ziharduenak, buru lehergarriko arpoia asmatu zuen. Arpoi hori arpoiaren eredu normal batean oinarritzen zen, baina buruan lehergai bat zuen, presarekin talka egitean lehertzen zena, presaren sufrimendua gutxituz.
Arpoiak hainbat modutan erabiltzen dira gaur egun:
- Itsasontzien estalkian kokatutako makinen bidez, itsas izaki handiak ehizatzeko.
- Normalean itsasoko edo urpeko arrantzarako erabiltzen diren aire konprimatuko pistolen bidez.
Itsasontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espedizio horietarako, "Naos" izeneko baleontzi handiak eraiki ziren, 100 gizonekin tripulatuak. Ontzi handi horiek Kanadara joateko erabiltzen ziren; baina baleak txalupekin eta arpoiarekin ehizatzen zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «arpoi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ «Zumaiako hitz bereziak: Arrankazi -» Zumaiaguka.eus (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Yellen, John E.; Brooks, Alison S.; Cornelissen, Els; Mehlman, Michael J.; Stewart, Kathlyn. (1995-04-28). «A Middle Stone Age Worked Bone Industry from Katanda, Upper Semliki Valley, Zaire» Science 268 (5210): 553–556. doi:. ISSN 0036-8075. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ (Ingelesez) «Katanda Bone Harpoon Point | The Smithsonian Institution's Human Origins Program» humanorigins.si.edu 1988-01-01 (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ (Ingelesez) Guthrie, R. Dale. (2005). The Nature of Paleolithic Art. University of Chicago Press ISBN 978-0-226-31126-5. (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ a b c d Averbouh, Aline et alii (1995) Cahier VII : Éléments barbelés et apparentés, Fiches topologiques de l'industrie osseuse préhistorique bilduma, 7. Treignes : Éditions du Cedarc eta Aix en Povence : Université de Povence. ISBN: 2871490201. 13. or.
- ↑ Averbouh et al., 1995, or. 47.
- ↑ Averbouh et al., 1995, or. 5.
- ↑ Averbouh et al., 1995, or. 10.
- ↑ «Polybius, Histories, Geographical Fragments, Fishing for Swordfish» www.perseus.tufts.edu (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ (Ingelesez) Henderson, Jeffrey. «General Index to Oppian» Loeb Classical Library (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ Ray, Himanshu Prabha. (2003). The archaeology of seafaring in ancient South Asia. (1. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 978-0-521-01109-9. (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ Egerton of Tatton, Wilbraham. (2002). Indian and oriental arms and armour. Dover Publications, Inc ISBN 978-0-486-42229-9. (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ (Ingelesez) Sahrhage, Dietrich. (2008). Selin, Helaine ed. «Fishing in Ancient Egypt» Encyclopaedia of the History of Science, Technology, and Medicine in Non-Western Cultures (Springer Netherlands): 922–927. doi:. ISBN 978-1-4020-4425-0. (kontsulta data: 2025-05-19).
- ↑ Brewer, Douglas J. eta Friedman,Renée F. (1990) Fish and Fishing in Ancient Egypt. Warminster: Aris & Phillips. ISBN: 9780856683992
- ↑ (Ingelesez) «Whaling | Definition, History, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2025-05-30 (kontsulta data: 2025-06-18).
- ↑ (Ingelesez) Douglas, Marianne S. V.; Smol, John P.; Savelle, James M.; Blais, Jules M.. (2004-02-10). «Prehistoric Inuit whalers affected Arctic freshwater ecosystems» Proceedings of the National Academy of Sciences 101 (6): 1613–1617. doi:. ISSN 0027-8424. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ «index» web.archive.org 2013-05-15 (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ MARTIN, COLIN. (2009-03). «The Underwater Archaeology of Red Bay: Basque Shipbuilding and Whaling in the 16th Century - edited by Robert Grenier, Marc-André Bernier and Willis Stevens» International Journal of Nautical Archaeology 38 (1): 196–199. doi:. ISSN 1057-2414. (kontsulta data: 2025-05-15).
- ↑ Bilboko Euskal Museoa. (2024-09-15). «Arpoia» museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-06-17).