Arrameleko zubia

Koordenatuak: 43°08′27″N 2°04′19″W / 43.14074°N 2.071817°W / 43.14074; -2.071817
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrameleko zubia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Tolosako hiri historikoa
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Arrameleko zubia eta Oria ibaia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′27″N 2°04′19″W / 43.14074°N 2.071817°W / 43.14074; -2.071817
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea87

Arrameleko zubia Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubia da. Oria ibaia zeharkatzen du, izen ematen dion Arramele auzoa eta Tolosako Alde Zaharra elkar lotuz.

Usadioz, zubi hau Tolosa Udalerrirako kostaldetik datorren berezko sarbidea izan da.[1]

Antzinako zubia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrameleko zubia 1940an.

Aurrez Erdi Aroan jada egurrezko zubi bat bazen, ziurrenik Tolosako Alde Zaharran lehen biztanleak bildu ziren garaikoa, baina XII. mendean beste leku askotan bezala harriz berreraiki zen. Antzinako harrizko zubi honek XVIII. mendea arte iraun zuen. Naparzubiaren antzekoa litzateke, 4 arkuduna, eta 4,5 metroko zabaleraz.[1]

Gaur egungoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1781-1785 artean gaur egungoa eraiki zen, antzinakoa zegoen lekutik 50 metro ibaian behera, alegia, egun dagoen lekuan.[1]

Eraikuntza oso polemikoa izan zen, Udalak zubi berria eraikitzea eskatu arren Gipuzkoako Foru Aldundiak ez baitzuen horren beharrik ikusten eta antzinakoa manten zedin nahi baitzuen.

Halere, azkenean Gipuzkoako Aginteak baimena eman eta zubi berria eraikitzeari ekin zitzaion. Antonio eta Julian Uzkudun anaiek eraiki zuten, eta Francis o Perez de Hoyo burgostar arkitektoak proiektatu. 128.883 errealeko kostua izan zuen. Hasiera batean 4 arkuduna izan behar zuen, baina Udalak Naparzubia berria 5 arkuduna proiektatu zuela jakin zenean, zubi honi ere beste arku bat gehitu zitzaion. Garai honetan ziurrenik antzinako zubia erakutsi zen.

XX. mendearen erdialdera hormigoiez egitura zabaldu eta harrizko petrilak kendu zitzaizkion.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]