Arroka berdeen gerriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Domoen zehar-ebaki eskematiko bat. Tonalita-trondgjemita-granodiorita domoak laranjaz agertzen dira, berdez euren inguruan dauden arroka mafiko eta ultramafikoak.

Arroka berdeen gerrikoa edo greenstone belts, 6-000 eta 20-000 metroko lodiera duten arroken pilaketa dira, sekuentzia horiek bi eremutan bana daitezke:

Arroka berdeen gerrikoek geometria luze bat erakusten dute milaka kilometro batzuko luzera izan dezaketen.

Arroka berdeen gerriko guztiak Arkearrean eta Proterozoikoan eratu ziren. Horien eraketan bi etapa bereizten dira: bata Afrikako kratoian, duela 3000 milioi urte eta beste bat gainontzeko kratoietan, duela 2700 eta 2600 milioi urte, hauetan informazio geologiko gehiago geratzen da erregistraturik kratoietan baino. Arroka berdeen gerrikoen ikerkuntzak tektonika, deformazioak, gertaera metamorfikoak eta sortu ziren baldintza paleogeografikoak hobe ulertzea ahalbidetzen du.

Sorrera eta interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka berdeen gerrikoaren konposizioa aldakorra da beheko aldetik (arrokarik zaharrenak) goiko aldera. modu honetara, bi talde nagusi bereizten dira.

  1. Beheko aldearen arrokarik zaharrenak peridotitak dira, ondoren serie kalkoalkalinoaren barne sartzen diren basalto, anfibolita eta arroka bolkaniko feltsikoak aurkitzen dira-
  2. Goiko aldean material sedimentario eta bolkanosedimentarioak aurkitzen dira; grauvackak eta pelitak beheko aldean, ondoren konglomeratuak, hareharreiak eta kuartzeitak eta gainean kareharriak eta burdin bandeatuen pilaketak. eraturik dago.

Horrelako sekuentzia batek erakusten du , arroka berdeen gerrikoen adieraziko lukete Arkearrean dagoeneko plaka tektonikoen aktibitatea bazegoela eta lurraren barrne egitura gaur egungoaren oso antzekoa izango litzatekela. Arkearreko Lurraren bero-fluxua gaur egunekoa baino handiagoa zenez ozeano-litosferaren eraketa handiagoa izango litzateke eta beraz horrek adierazten du ozeano-gandorretako jarduera gaur eguneko baino handiagoa litzatekeela, ondorioz subdukzio-eremu gehiago egongo ziren, hoenla plaka tektoniko txikiago eta gehiago egongo lirateke.

Gerriko berdeak munduan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burkina Faso (Boromoko arroka berdeen gerrikoa)
  • Kongoko Errepublika Demokratikoa (Kilo-Mooko arroka berdeen gerrikoa)
  • Hegoafrika (Barbertoko eta Pietersberg arroka berdeen gerrikoa)
  • Tanzania (Kilimafedha, Victoria lakua, Nzega arroka berdeen gerrikoa)
  • Zimbabwe:(Belingwe,Gweru-Shurugwi, Harare arroka berdeen gerrrikoa)

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hegoekialdeko Asiako (Taishan arroka berdeen gerrikoa)

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

◦ Finlandia (Erdialdeko Lapland, arroka berdeen gerrikoa)

  • Norvegia (Mauken, arroka berdeen gerrikoa)
  • Errusia (Kostomusksha arroka berdeen gerrikoa)

Ipar Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanada(Abitibi, Bird River, Ecstall, Ennadai, Flin Flon, Hope Bay, Hunt River, Nuvvuagittuq, Red Lake, Rie Lake, Swayze, Temagami, Yellowknife arroka berdeen gerrikoa)
  • Estatu Batuak(Elmers Rock, Rattlesnake Hills, Seminoe Mountains, South Pass, arroka berdeen gerriko)
  • Groenlandia (Isua arroka berdeen gerrikoa

Hegoamerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brasil (Santa Rita arroka berdeen gerrikoa)
  • Guyana (Guiana Shield arroka berdeen gerrikoa)

Ozeania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Australia (Harris, Jack Hills, Norseman-Wiluna, addleback, Southern Cross, Yandal, Yalgoo-Singleton arroka berdeen gerrikoa)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka berdeen gerriko Aldatu lotura Wikidatan