Artaizko iturri erromanikoa
Appearance
Artaizko iturri erromanikoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Artaitz |
Koordenatuak | 42°44′51″N 1°28′14″W / 42.7475083°N 1.4705751°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Artaizko iturri erromanikoa Untzitibarreko Artaitz kontzejuan XIII. mendeko eraikuntza erromaniko zibil bat da, erromaniko estiloan.
Harlanduz egina dago, eta zazpi bider bost metroko neurriak ditu. Bi isuriko teilatuak estaltzen duen kainoi erdiko ganga du barruko aljibeak, lau metro eta erdiko sakonera duenak.
Barruan dituen mentsulak ikusita, pentsa daiteke zurezko egituraren bat izango zuela barruan, uraren gainean, bertara sartzeko.
Oso hondatuta zegoen eta 1990eko hamarkadan zaharberritu zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ARTAITZ. (Noiz kontsultatua: 2021-12-16).