Artatzu Goikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artatzu Goikoa Bilboko auzoa da, hegoaldean kokatzen dena. Pagasarri eta Arnotegi mendien magalean dago auzoa, Errekalde eta Larraskitutik gora.

Bertako eskola zaharretan irakasleak euskalduntzeko zentroa du Eusko Jaurlaritzak.

Egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urtean Jaureguizar higiezinen konpainiak sustaturiko etxebizitzak eraikitzen hasi ziren Artatzu Goikoa eta Larraskituko gunearen artean, guztira 400 bat etxebizitza eraikiko dira, baita babes-ofizialekoak ere.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.