Arte Garaikideko Zentroa (Uharte)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte Garaikideko Zentroa
Zentroaren ikuspegia. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUharte
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2007ko urria
Webguneahttp://www.centrohuarte.es

Arte Garaikideko Zentroa Nafarroako Uharte udalerrian dagoen arte garaikideari buruzko zentro edo museo bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urrian inauguratu zen, 6.500 m2 ditu eta Nafarroako lehen ekipamendua da berariaz pentsatua arte garaikidea zabaldu eta sustatzeko, erakusketen, jardueren eta egoitzen bitartez, eta horrez gain, arreta berezia jartzen du egungo artean, sortzen ari den artean eta sorkuntza diziplina-anitzean.

Zentroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentroak lehentasunezko hainbat helburu ditu:

  • Arte-ekoizpena sustatzea eta nafar sortzaileentzat erreferentziazko gunea izatea
  • Arte garaikideak gizartean duen garrantzia agerian uztea eta publikoarekiko bitartekaritza-lana egitea
  • Artearen ikerketarako eta saiakuntzarako laborategi bat izatea, diziplinez gaindiko interes nabarmen batekin

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Astelehenak: itxita
  • Asteartetik ostiralera: 17.00etatik 20.00etara
  • Larunbatetan: 12.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara
  • Igande eta jaiegunetan: 12.00etatik 14.00etara

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]