Museo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Museoa Museoen Nazioarteko Kontseiluaren (ICOM) arabera [1] ikasketa eta heziketa helburuekin arte, zientzia bildumak, eta balio kulturala dutenak oro har, eskuratu, kontserbatu, ikertu, komunikatu, erakusten dituen gizartearen eta garapeneraren zerbitzura jendeari irekita dagoen irabazi asmorik gabeko instituzio publiko edo pribatu bat da. Hauek ikertzen dituen zientziari museologia deritzo, honen kudeaketaren teknikari museografia eta hauen administrazioari, museonomia.

Museoek erakusketak erakusten dituzte, hau da, giza existentzia edo honen ingurunearen alderdiren bat azaltzen duten objektu eta informazio multzoa. Bilduma mota hauek, ia beti baliotsuak, antzinatetik existitzen dira: tenpluetan noizbehinka publikoak ikusi eta miretsi zitzakeen kultu edo eskaintzarako objektuak gordetzen ziren. Gauza bera gertatzen zen Grezia eta Erromako aristokraziako pertsona batzuek egiten zituzten artelan eta baliozko objektuen bilduma batzuekin. Beraien etxeetan jarrita izaten zituzten, beraien lorategietan, eta harrotasunez erakusten zizkieten beren lagun eta bisitariei. Errenazimenduan eman zitzaion “museo” izena gaur egun ulertua den bezala, hau da, beren bilduma erakustera eta kontserbatzera espreski zuzenduriko eraikinak. Bestetik arte galeriak daude, non erakusketa iraunkorretan eskultura eta margoak erakusten diren, behin betiko erakusketa baten beharrik izan gabe. Honen izena garai bateko gaztelu eta jauregietan zeuden galerietatik dator, hauek irekiak ziren edo leiho asko zituzten bestbulu moduko espazio luzeak ziren eta pilareez sostengatuak zeuden. Espazio hau deskantsurako egoten zen zuzendua, baita apaindurarako objektuen eta artelanen erakusketara ere.

Lehen mundu Gerraren ondoren (1918) Museoen Nazioarteko Bulegoa sortu zen, gaur egun indarrean dauden programa eta konponbide teknikoen irizpide museografikoak artikulatu zituelarik. 1945ean Museoen Nazioarteko Kontseilua (ICOM, bere ingelesezko sigletan) sortu zen eta 1948an Museum-en aldizkako argitalpena agertuko da, honen bitartez zabaltzen direlarik mundu guztiko museoetako ekintzak gaur egun arte.

Gaur egun museoa zaintza anitz behar dituen establezimendu konplexu bat da. Ogibide ezberdinetako langile profeionalez hornitua egoten da. Normalean zuzendari bat eta kontserbatzaile bat edo gehiago izaten ditu, zaharberritzaile, ikerketa pertsonal, bekadun, analista, administrari, atalzain, segurtasun pertsonak eta abarrez gain. Adituek diote museoen benetako helburu kulturaren dibulgazioa, ikerkuntza, hauen inguruko argitalpenak eta heziketa-ekintzak izan behar dutela. Azke urteetan hiri ezberdinetako museoek beraien artelanetakoren bat jartzen duten erakusketa ibiltariaren ideia sortu da, denak leku berean elkartuak ikus daitezkeelarik.

Gaur egun museo mota ezberdinak existitzen dira: arte museoak, museo historikoak, argizari museoa, zientzia eta teknika museoak, natur historia museoak, pertsona ospetsuei eskeinitako museoak eta arkeologia museoak, besteak beste.

1977an NBEak maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko museo hitza latinezko "museum" hitzan du jatorria. Honek, berriz, greziera klasikozko Μουσείον (Mouseion) hitzan[2], euskaraz musen tenplua esan nahi duena.

Museoaren Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera: Alejandriako Museion-a (280 K.a.)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologikoki museo hitza museion hitzetik dator, hau da, musei eskeinitako tenplu eta lekua, musika eta artearen inspiratzaile diren jainkosak. Hitz honek Alejandrian Ptolomeo I Sóter, greziako lagiden dinastiako sortzaileak Egipton [3], K.a. 280 inguruan sortu zuen lehen «museo»-ari izena ematen dio. Santutegi eta ikerketa intelektualerako zentro moduan erabil zitekeen multzoa zen:

  • Materia mailan, elkarrizketa areto bat, portikoak eta otorduetarako afaltoki bat zituen. Modu guztiz irisgarrian lehenengo arte bilduma ipiniko da bertan.
  • Garaian (III-II K.a.), jakitunen eskola bat zeukan erret mezenasgoak ordaindua, biziraupenaren kezketatik hurrun ikasketara eskaini ahal izateko denbora.Bertan egoten ziren ikastunak (filosofo peripatetikoak, filologoak, matematikariak, astronomoak, geografoak, poetak), liburutegi bat (igualexeko famatua zen Alejandriako liburutegia), baita lorategi botanikoak, zoologkoak, behatoki astronomikoa edo anatomia laborategia. Bertan natura eta idatziak aztertzen zituzten. Ikerketa eta ikasketa lekua, museionek Aristotelesen Greziako Lizeoaren aginduak jasotzen zituen eta Alejandria garai helenistikoko munduko zentro intelektual nagusia bilakatuko du. Baina Alejandriako liburutegiko erretzearekin batera, museion monumentua desagertu egin zen eta berarekin jasotzen zituen praktikak.
    Londresko Historia Naturalaren Museoa.

Idazle latindarrek “museo” hitzaren beste esanahi bat ere azaltzen dute. Dirudienez antzinaroan horrela deitzen zieten ezaugarri berezi batzuk eta villen barnean kokatuak zeuden koba batzuei, hauek meditatzera joateko erabiltzen ziren.

«Museo»-aren beharraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berpizkundean izango da, bereziki Italian, artelanak jasotzen zituzten galeriei «museum» deitzen hasiko zaienean: museo hitzak (bere latineko museum aldaeran) musen bizilekuaren ideia mantendu zuen. Baina XV. Mende erdialdeko Italian berrerabiltzen hasi zen esanahia zehatzagoa zen: Bidaiarien eta artisten gozamenerako margo eta eskulturen bilduma bat eskaintzen lehenak izan ziren italiar printzipeak, hasiera batean lorategi eta patioetan eta , ondoren, galerietan (eraikuntza ezberdinak beraien artean lotzen zituzten korridore zabalak). Arte, bilduma, eta publikoaren (hasieran oso murriztua, printzipeen gobidatuei, edo beste printzipe batzuei zegokiena) ideiak «arteen museoa» kontzeptuarekin lotu zituzten.

Erromako museo kapitolinoak

Erasmok Ciceronianus (1528) elkarrizketan Erromako garaiko museoak deskribatu zituen: «Kasualitatez Erroman Zizeroniarren «museoak» ikustea jazoko balitzaizu, egin memoria ahalegin bat, arren, gurutziltzatuaren, Hirutasunaren edo Apostoluen irudia non ikusi ahal izan duzun gogoratzeko. Paganismoaren monumentuak, ostera, ikusiko zenituen. Margoei dagokienez, gehiago erakartzen die begiei Jupiter urre-euri moduan Danaeren bularretik korrika egiten ikusteak Gabriel Arkageluak Birjina Santuari bere sorkunde zerutiarraren berri emateak baino»[4]

.

XVIII. Mende amaieran «museum» hitza bertan bera utzi zen «museo» hitzaren ordez («museum» hitzak gaur egun Frantzia moduko herrialde batzuetan natur zientziei eskainitako museoei izena ematen die).

Museoa eta bilduma publikoa, gaur egun ezagutzen ditugun moduan, XVIII. Mendeko asmakuntza bat izan ziren, eta Ilustrazioaren ondoriotzat har daitezke. Frantzian, pribilegiatuenei irekitako hainbat erret bildumez gain «bilduma publiko» bat sortu zen Lectouren (Gers), gaur egun Musée Eugène-Camoreyt de Lectoure. Hogei bat aldare taurobotikoz osatua zegoen, baita estela gutxi batzuz eta katedralaren koroan lanak egiten ari zirenean aurkitu zituzten beste monumetu epigrafiko batzuez, zeintzuk 1591- 1840 bitartean udaletxearen pilareetan ezarriak izan ziren. Erromatar antzinateko lehen bilduma publikoa 1614ean aurkeztu zen Arlesko Udaletxean, Alyscampseko nekropoli handiaren egokitzapenen ondoren 1784. Baina 1694 arte ez da Frantziako lehen museo publikoa inauguratuko, bere estatutuetan horrela adierazirik baitago. Hau Besançonen izango da (Franche-Comitén), Musée des beaux-arts et d'archéologie de Besançon deiturikoa. Lurraldearen gainontzeko lekuetan Frantziar Iraultza izango da lehen museo modernoak ezarriko dituena. Hauek herritarren zerbitzura jarriko dituzte erret bildumak, baita nobleei eta kongregazio erlijiosoei konfiskatuak ere. Museoa, arte erakusketaren espazio ofiziala, hiriko bizitzaren erdigune bilakatu zen. Parisen, Louvre jauregia izan zen hautatua museo bilakatzeko 1793an, 1750tik 1779ra Luxemburgoko jauregian tableaux de roi-ren lehenengo aurkezpen bat egin ondoren.

Instituzio publiko gisa hasiera batean, «museoak» nazioaren ondare kolektibo guztia, edertasunaren ideia eta ezagutza irisgarri bilakatu nahi du objektu batzuen aukeraketa baten bidez. Museoak arte guztia erakusten du, baina baita zientzia, teknologia, historia eta aurrerakuntza eta modernitatea zekarten diziplina guztiak.

Antzinarorik Erdi Arora arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen arte bildumak antzinateko tenpluetako peristiloetan agertuko dira. Delfos, orakuluen hiria, mota honetako altxor bat gela ezberdinetan sakabanatua izateaz harro zegoen: Junoren tenpluan, Samosen, eta Atenasko Akropolia artelnez josiak zeuden. Alejandro Handiaren ondorengoek mota guztietako eskulturak biltzen ahalegindu ziren. Hauekin beraien garaipen martxak luxuzkoagoak egiten zituzten eta, gainera, beraien hiriburuen apainketarako erabiltzen zituzten: arteak, batzuetan, eszenari bizitza eta ,mugimendua ematen zion [5].

Erromak bide beretik jarraitu zuen. Garaituak izan ziren herrien jainkoen irudiak garailearen jarraigoaren parte izatera pasatu ziren eta gatibuekin batera iristen ziren. Erromatarren enperadoreen artea, Neronek Delfostik 500 estatua ekarrarazi zituen bere jauregia apaintzeko eta luxua eta ospea handitzeko. Eraikin publikoak eta jauregiak gustuarekin apaintzen ziren eta bertan artea naturarekin nahasten zen.

Erdi Aroan, bildumazaletasunak bere agerpena izan zuen, elizetako altxorrei esker eta errege eta nobleen antzinako jauregiak material baliotsuen erreserba bihurtuz. Hori dena, marfilak eta nobleek gazteluz gaztelu zeramatzaten tapizak aipatu gabe. Gainera, jaiotzen ari zen burgesia baten erretratuek koadroaren formatua zabaldu zuen Europan zehar eta dimentsio handiko margolan historikoak gazteluetako galeriak apaintzen hasi ziren, hauek errepresentazio eta botere lekuak bilakatu zirelarik XV. mendetik aurrera.

Berpizkundetik XVIII. mendera arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mende hasieran Erromak antzinateko marmolezko bost estatua eta brontzezko bakarra bakarrik zituen. Segituan Florentzian aro berri bat hasi zen Medici familia buruzagi zuelarik. Berpizkunde garai goiztiar honetan sortu zen museoaren ideia, antzinaroa biraurkitzen ari ziren momentua, bereziki grezia eta erromatarren testu filosofikoen bidez (Platon, Aristoteles, Plutarko...). Bitartean, italiako lurrazpian antzinateko materialak aurkitzen ari ziren, besteak beste, zutabeak, estatuak, pitxerrak, txanponak, grabatuen zatiak...hauenganako bildumazaletasuna sortzen hasi zelarik. Erromako eta italiako hainbat nobleen familiek joera hau izan zuten eta hainbat indusketa bultzatu zituzten, hauen jarraipena eginez. Hasteko, Aita Santuek, Sixto IV. arekin Museo Kapitolinoen bilduma hasi zuen 1471an; ondoren, Ciríaco de Anconao, Niccolò Niccoli, Cosme Zaharra Medicitarraren kontseilaria, baina baita Borghese, Farnese edo Este bezalako familia nobleek ere egingo dute; azkenik, kultura eta historiaren maitale ziren aberats dirudunak. Medalla eta antigoaleko bilduma osatu ziren Italia guztian zehar. Medailieganako (hau da, txanponak) zaletasunari harri grabatuenganako zaletasuna gehitu zitzaion, eta Este familia izan zen lehena harri grabatuen gabinete bat sortzen, hauen inskripzioek interes eta jakin-nahi handia sortzen zutelarik. Ondoren estatuenganako zaletasuna etorriko da- denbora luzez apaingarri moduan egon zirelarik liburutegi eta printzeen jauregietan, paisaia irekietan ikustea gustatzen zitzailelarik- eta azkenik, gizon ospetsuen erretratuenganako zaletasuna sortu zen, Paolo Giovio moduan, zeinak bere garaiko 400 gizon garrantzitsuenen erretratuak eta bere piezen bilduma erakustea erabaki zuen lehena izanik, 1521ean Borgo Ricon, Comotik gertu, aukerarako eraikitako etxe batean aurkeztu zituen. Antzinaroko museionari erreferentzia eginez , lekuari museoa deitzea erabaki zuen. Cosimo I. Medicitarrak antzinako gauzak batzen jardun zuen, baita ondoren Uffizi galeria izango denaren oinarriak ere, 1581ean inauguratuko delarik [6] . Beste Medicitar batek, Leon X Aita Santuak, Picio muinoaren gainean zuen etxean gordeko ditu garaian aurkitzen ari zen maisulanak. Ondoren beste printze batzuek izen eta ospe bat lortzearen loriarengatik borrokatu zuten hauek babestuz. Bildumak biderkatu egin ziren eta printze eta beste kurioso batzuk ere erakarriko ditu. Museoak, orduan, Europa guztian zehar zabalduko dira eta bakoitzak horretan bere boterearen erakusgarria ikusko du.

XVI.mende erdialdetk XVIII. mendera arte, explorazio bidai handien ugaritzearekin batera, natur historiaren inguruko bildumak gehituko zaizkio, baita zientzia instrumentuenak ere (Dresdeko Sajoniako hausteslearen kasua bezala). Hau izan zen bitxikerien gabineteen urrezko aroa. Bilduma guzti hauek espezialitateen arabera sailkatuak izango dira XVII. mendetik, eta pixkanaka-pixkanaka printze eta jakintsuenetatik haratago doan publiko bati irekiko dizkiote ateak. Basileako Amerbachen gabinetea lehena izan zen jendeari irekitzen 1671. urtean [7]. Honi Oxferdeko arte eta arkeologiaren Ashmolean museoak jarraituko dio, 1683an irekirik ateak, hau da, Elias Ashmolek bere bildumaren dohaintza egitea erabaki eta lau urte beranduago. Bilduma jaso behar zuen eraikina, modu iraunkorrean jendarteari irekia zegoen lehen erakusketa lekua bihurtu zen horrela.

XVIII. mendetik eta bereziki XIX. mende hasieran, ordura arte bilduma pribatuak izan zirenen jendarteari eginiko irekiera Europa guztian zehar zabaldu zen: Erroman 1734ean Museo Kapitolinoak jendarteari ireki zitzaizkion; Londreseko Museo Britaniarra 1759an, Florentzian Uffizi galeriaren irekiera 1765ean; Erroman Pio Clementino museoarena 1771ean, nahiz eta Vatikanoko museoaren bildumaren oinarria 1506tik estatuen patioan jendarteari irekia egon Julio II.ak eskuratu zuen Laocoontea barne, Vienan Belvedere jauregia 1811ean; Madrilen Prado museoa 1819an; Ginebran Rath museoa 1826an: Munichen Alte Pinakotekarekin 1828an, Municheko Gliptoteka 1830ean, Berlinen Altes Museum 1830ean, erabilera horretarako diseinaturiko eraikin batean ezarri zen lehenengotariko museoa izanik. Horretaz gain, denbora luzez bisitari pribilegiatuentzat bakarrik irisgarriak ziren printzeen bilduma batzuk ere jendarteari ireki zitzaizkion, hala nola, San Petersburgoko Neguko Jauregia 1852an, edo Maisu zaharren galeria Dresden 1855ean.

Frantzian Besaçoneko Arte Ederren eta Arkeologia museoak Boisot abadearen bilduma eta liburutegian du bere jatorria, izan ere, honek jendarteari irekiak izateko baldintzarekin egin zuen dohaintza. Beranduago Cabinet des meédailles ireki zen 1720an, ondoren Versallestik Liburutegi Nazionalera bertara lekualdatua izan ondoren. 1750ean margo galeria bat sortu zen Luxemburgo jauregian, koroaren bildumaren zati bat erakusten zelarik, 1799an itxia. Iraultzaren ondoren 1793aren abuztuak 10ean Louvre ireki zen. Modu berean Natur Historiaren museo nazionala urte berean sortua izan zen, Arte eta lanbideen Kontserbatorio Nazionala 1794ean eta frantziar monumentuen museoa 1795ean.

Ibilbide honi jarraiki haibat museo ere sortu ziren probintzietan Frantziako Iraultzaren ondoren. Hauen helburua artista eta hiritarren hezkuntzarako bilduma publikoak egitea zen, adibidez, Reimsekoa 1794ean, Arrasekoa 1795ean, Orleanskoa 1097an, edo Grenoblekoa 1798an, 1800ean inauguratua kleroaren eta emigratzaileen jabetzen nazionalizazio eta konfiskazioa aprobetxatuz. Iraultza atzerrian zabalduz joan ahala, armada errepublikarrak Frantziara eraman zituen Europar lurralde ezberdinetako altxorrak, Berpizkunde italiarrekoak barne, Bonapartek 1797an sinatutako Tolentino tratatuari jarraiki. Artelan hauek Louvren jarri ziren eta batzuk probintzietako museoetan partzialki sakabanatuak izan ziren. Kontsulatupean, 1801eko Chaptal dekretutik aurrera beste museo batzuen sorkuntzarekin jarraituko da, Lyon, Nantes, Marseilla, Estrasburgo,Lille, Bordele, Okzitaniako Tolosa, Dijon edo Nancy-ko Arte Ederren museoekin. Ondoren, 1803an Rouen, Rennes eta Caenen ere sortuko dira, baita frantziarrak bilakatuko diren hiru hiriekin Brusela, Maintz eta Geneva, non 1804ean hasitako bilduma ez den 1826 arte irekiko. Amiensko Pikardia museoa ere antzeko egoeran sortu zen 1802an, Avignongo Calvet Museoa 1811an sortuko da, edo Nimeseko museoa 1821ean, Maison Carréen kokatua . Politika honek, iraulatzaren eta lehen inperioaren pean, hainbat sorkuntza inspiratu zituen, besteak beste, Boloniako museoak 1796an, Amsterdamen Rijkmuseumarenkin 1798an, Milango Brera eta Anvers pinakotekak 1810ean; edo Venezian, 1807an, Veneziako Akademiak sortutako galeriak, azken hauek ez zirelarik jendartera ireki 1817ra arte.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean antzinateranzko itzulera bat eman zen, Berpizkunde garaian bezala; baina oraingoan ikertzaileek (sakeatzaile ere deituak askotan) Ekialdeko ibilbidea hartu zuten. Grezia izan zen lehen helmuga: 1812an Baviera erreinuko printzipe oinordekoak 1811n Eginako Afayako tenplutik ateratako estatuak eta zati solteak erosi zituen. Babesteko eta erakusteko gliptoteka bat edo eskulturen galeria bat eraikiarazi zuen, hau izan zelarik Municheko Gliptoteka, 1836 eta 1839 bitartean eraikia. Nola ez, hau estilo greziar puruan egin zen orden doriarrezko koloma akanalatuez apaindutako portikoa egin zitzaiolarik. Hau 1836an inauguratua izango da. Gainerako nazio europearrek segituan erreleboa hartu zioten, baita moda ere: 1816an Parlamentu britaniarrak Atenasko partenoiko marmolak erosi zituen, lord Elgin, Konstantinoplako enbaxadore britaniarrak hauek desmontatu eta Erresuma Batura eraman ondoren. Hauek Museo Britaniarrera eraman ziren, zeinak garai berean Bassaeko Apoloren tenpluko frisoak ere eskuratu zituen. Honek ere Tenplu greziar baten itxura hartuko du. Frantzia ez zen atzean gelditu: 1820ean La Riviereko markesak, Konstantinoplako frantziar enbaxadorea, Miloko Venusa eskuratu zuen, hau ebti izan zelarik Louvreko altxorra. Lehenago bere aurrekari izandako Choiseul-Gouffier kondeak Panateneaseko frisoa frantziara eramateko antolakuntza egin zuen.

Londresko Museo Britaniarra

Greziaren ondoren, Egipto etorri zen. 1798an, Bonaparte general gaztea lurralde honetara bidalia izan zen Britania Handiari Mediterraneo itsasoan eta Indian zuen indarra ahultzeko. 160 zientzialari, astronomo naturalista, matematikari, kimikari, baina baita margolari, diseinatzaile edo arkitektoek lagundu zuten, hauek izan zirelarik Egipto eta bere historia, natura eta ohiturak hobeto ezagutzen arduratzen zirenak. Konkista militarra porrot bat izan baldin bazen, ezin daiteke gauza bera esan espedizio zientifikoaz, hau arrakasta itzela izan baitzen, XIX. mendeko lehen erdialdean Europa guztian denen ahotan egon zen «egiptomaniaren» sorkuntza ekarriz. Bidai honek bi testigantza ezagun utzi zituen,batetik Vivant Denonen (expedizioko partaidea) Le Voyage dans la basse et haute Égypte, eta bestetik, 1809 eta 1822 bitartean 20 bolumenetan argitaratu zen Description de l’Égypte. Frantziara eramaniko aberastasunen testigantza moduan 1826an Louvreko museo egipziarra sortu zen Jean-François Champollionek zuzendua. Honek urte berean jeroglifikoak deszifratu zituen Rosetta harriari esker, hau 1802tik British Museumean erakusten zelarik eta handik gutxira, 1824ean Turingo Egiptoar Museoa sortu zen. Egipiziar indusketetako produktuak ere Kairoko Egiptoar Museoaren irekiera ekarri zuten 1863an, hasieran Boulaqen kokatua. Azkenik ekialdeko arkeologiaren azken helmuga XIX. mende erdialdean Mesopotamia izan zen . 1847an Louvren Airiar Museoa sortu zen Paul-Emile Botta, Frantziako kontsulak Niniveko indusketekin aberastua, baita Victor Placek Khorsabaden 1852 eta 1854 artean eginiko misioarekin. Louvreko sail honetan erakusgarri moduan jarritako objektu famatuen artean, museoko ateetako batean kokatutako Khorsabadeko zezen hegaldunak daude.

Berlineko museoen irla

Ekialdeko arkeologiarekiko interes honek ez zuen norberaren herrialdearekiko historiaren interesa ekidin, ezta herriarena ere. Horrela, elkarte zientifikoe bultzatutako lekuko ikerketa askotatik museo asko sortu ziren. Horietako bat izan zen Société des antiquaires de Normandieren kasua, Caenen 1824ean sortua, eta 1860an irekiko duen bere museo propioa antolatuz. Frantziako beste hiri askotan gauza bera gertatuko da. Interesa sortuko da bi elementu arkitektonikoekin, baita erlijio, estatua eta txanponekin: bertako antzinako edozein aurkikuntza ikertua eta babestua izan zen. Historia nazionalarekin lotuz, estatuaren buruzagiak izan ziren askotan horretara bultzatu zutenak. Frantzian, Luis Felipe I.a izango da Versalles Juaregiko Batailen galeria sortuko duena 1837an. Honek 120 metroko luzeera du eta Frantziak ezagutu dituen bataila handien 33 margoekin apaindua dago, Tobac-etik (496) Wagrameraino (1809), 1792tik edo 1830etik pasaz, eta Erdi Aroa ahaztu gabe, non kristautasuna defendatu zuten familien blasoiak agertzen diren. Irekieraren ondoren beste margo batzuk enkargatu ziren Argeliaren konkista edo Bigarren Inperioa (Krimea, Italia eta 1870-1871) gogoraraziz. Museo historiko honek bere batasuna eta jarraipen nazionala adierazi nahi duela suposatzen da. Beste museo batzuk, espezializatuagoak, XIX.mendean sortu edo garatu ziren ere. Monumentu frantsesen kasua izan zen, Iraultza garaian sortu, baina 1816ean ateak itxi behar izan zituen. Erdi Aroko museo bilkatuko da 1844ean, Alexandre du Sommerard bildumagileari esker, honek hôtel Cluny eraikinean Erdi Aroko eta Berpizkundeko objektuen benetako bilduma bat ezarri zuelarik. Mende honetan sortutako eta historian espezializatutako beste museo bat Antzinate nazionalena izan zen. Hau 1862an sortu zen Yvelinesko Sait-Germain-en-Laye gazteluan Napoleon III.a enperadorearengatik, zienak Galiako historiarenganako interes handia zuen.

Baina hekuntza artistikoak beste forma batzuk ere hartu zituen: arte museoak momentu horretan, ikasle eta artisten formakuntzarako gune moduan balio izan zuen. Hauek ez diote utziko mende guztian zehar, museo nagusietako maisuen margoak «kopiatzeari» eta bereziki Louvren, non, arauak jarri behar izan zituzten: koadro bat ezin zen hiru pertsona baino gehiagorengatik batera kopiatu. Eskulturen kopia ere martxan jarri zen: 1840an Louvreko fundizio tailerreko katalogoak 300 molde zituen; 1885ean ia mila zituen eta 1927an, tailerraren itxieraurtean, 1500etik gora, hauek 1882an Trocadero jauregian sortutako musée de la sculpture comparée (eskultura konparatuaren museoa) dohaintzan eman zitzaizkion. Museoak musée des monuments français, izena hartu zuen Iraultzaren garaian sortutako museoari aipua egin nahian. Gaur egun Chaillot jauregian kokatutako Arkitekura eta ondarearen hiriaren zati bat da. Frantziako hiriburutik at arte museoak biderkatu egin ziren: Amiensekoak 1867an eraikin berria inauguratu ondoren, Grenoble, Marsella, Rouen, Lille eta Nantes. Gauza bera gertatu zen Europatik kanpo: Kandan Montrealko Arte Ederren Museoa sortu zen 1860an eta Estatu Batuetan 1870ean New Yorkeko Arte Museo Metropolitarra eta Bostongo Arte Ederren Museoa inauguratuko dira, Filadelfiako Arte Museoa 1877an eta Chicagoko Arte Institutua 1879an. Bide bera jarraituz europan Kunthistorisches Museuma sortu zen Vienan 1891, etab.

Victoria and Albert Museum barrualdea


Mendearen bigarren erdialde honetan jendearen bertaratzea ez zen bakarrik museo handien kasuan ematen, baizik eta erakusketa handien kasuetan ere. Horrela museo publikoaren erabilera soziala agerian gelditzen da: «jenioaren lanak geroari dagozkiote eta eremu pribatutik atera behar dute mirespen publikoari eskaintzeko» idatzi zuen Alfred Bruyasek, Gustave Coubeten lagun eta babesleak, 1868an Montpellierreko hiriari bere bilduma eskaini zionean. Horrela, 180ko hamarkadatik, Louvren erakusketak antolatzen ziren, eta ez bakarrik arte erakusketak. Izan ere, XIX. mendean idustria asko garatu zen eta museoan frantziako industriaren zenbait produktu erakutsi zitezketen. Horrela marrazketa eskolak, erakusketa unibertsalak, eta arte apliaktuaren inguruko museoak sortuko dira. Horietako lehena Londresen sortuko da 1852an,hiri berean urte bete lehenago munduko lehen erakuskera unibetsala ospatu ondoren. Henri Cole, enpresari eta gizon victoriarrak amaitu berri zen erakusketa unibertsalean erakutsitako objektuak 500 librengatik erosi eta bilduma iraunkor bat osatzeko agindu zuen. South Kensingtonen lursail bat aurkitu zuen eta, segituan, bilduma anitz, arte eskola, anfiteatroa eta liburutegia zituen museoa eredu bihurtu ziren. Victoria and Albert Museum bezala berrizendu zen. Datozen urteetan arte dekoratiboaren inguruko beste zenbait museo sortu ziren, Vienatik hasi eta Budapesteraino, Stockholm eta Berlinetik pasaz. Frantzian, ez da 1905arte horrelako museorik agertuko. Hala ere, 1856an, Lyonen antzeko museo bat egitea erabaki zen hiriko merkataritza ganberaren erabakiz. Hurrengo urtean Manchesterren arte erakusketa ambiziotsu bat izan zen, Arte Treasures. Antzinako artearen sintesia izan nahi zuen, margo, ekultura eta arte garaikidearen atzera begirako erakusketa bat izanik eta arte dekoratiboa eta margo britaniar garaikide batzuk zituelarik. Horresnbesteko arrakasta izan zuen, ezen Londresko tren bereziak ere jarri behar izan zituzten. Erakusketek eta museoek herritarren artean zuten arrakasta XIX. mendeko azken laurdena markatu zuen instrukzio eta zabalpen politika baten ondrioa zen. Bereziki Frantzian «museoaren berrantolapena eskolaren korolarioa da» 1881eko ministeritzako zirkular baten arabera. Kantoietako museoen aldeko gobernuaren asmoak, elkarteak nagusitzen diren kanpainen bidez bideratzen da, Edmond Groult, Liseuxeko abokatuak zuzendurikoa moduan: «heziketaren bidez moralizatzea, arteekin liluratzea, zientziekin aberastea» zen gauzen irakasgaien militante hau, honelako berrogehita hamarren bat entziklopedia txiki sortzea bultzatu zuelarik. Beste batzuk,ambiziotsuagoak, Émile Guimet industriagizonaren moduan, museo zehatzagoak sortu zituzten. Honek gizakiaren zriontasuna bilatu zutenei begira, erlijio sortzaileak zirela ikusi zuen eta, hortik lehen aldiz, Lyonen (1879) eta ondoren Parisen (1889) Ekialdeko erlijioen historiaren museo baten sorkuntza. Gaur egun bere izena darama, Guimet Museoa.

XIX. mendeko museoen inguruko azken atala museo etnografikoena izan zen. Bitxikerien kabineteen ondorengoak izan ziren, explorazio bidaiekin aberastuak eta inperio kolonialen formakuntzari esker ondoren. Etnografia bera, zientzia bihurtzen ari zenean sortu zen, hau da, XIX. mende erdialdean. Horregatik 1837tik, Japoniako bidaiko itzuleran Philip Frantz Von Siebold botanikariak Herbeheretako erregearen agindu bat jaso zuen esanez jakitera eman zuen bildumekin museo bat antolatzeko. Horrela sortu zen Lleidengo Voor Volkerkunde museoa. Adibidea Alemaniara zabaldu zen, Leipzig, Munich eta Berlinera, konkretuki. Parisen 1878ko Erakusketa Unibertsalaren datorren egunean E-T Hamy, Historia Naturalaren museo nazionalean Antropologia irakaslea, Trocadero jauregian museo etnografiko bat irekitzeko agindua jaso zuen. Erresuma Batuan , 1883an, Oxfordeko Unibertsitatea Pitt-Riversen generalaren doaintzaz baliatu zen, berak hasitako armen bilduma jarraitzeko. Orduan iritsi ziren berrikuntza museografikoak herrialde eskandinabiarretara: beren izaera nazionalaren desira indartsu batek mugiturik , ikerketa etnografikoek herri-tradizioen nabaritasunak kontserbatzera eraman zituen. Horrela sortuz 1873an Nordiska Museel Estockholmon,«jatorri eskandinabiarra duten hizkuntza bat hitz egiten den» eskualdeei eskainitako museo bat. Baserri zein hiri giroko objektuak bertan «figura eta taldeez girotutako bizitza intimoa eta etxeko lanak errepresentatzen dituzten barnealdeak» aurkezten ziren. Bertan baserri girok zein hirikoak bertan aurkeztu ziren. Barnealdeen errepresentazio hau argizari museoetan oinarritua zeoen, garaian oso modan zegoena, musée Grévin-en kasuan gertazten zen moduan, Parisen 1882an inauguratua. 1884ean Trocadero museoan Europa areto bat ireki zen, barnealde bretoi bat tamaina naturaleko zazpi manikiz osatua ikusten delarik. Azkenik, museo etnografikoen alorrean kokaturik, 1827an Marinaren museoa sortu zen Louvreko hamar bat aretoetan. Bertan, batetik « barku zahar zein brrien maketak» erakusten ziren, eta bestetik, itsasgizonek frantsesek ekarritako urruneko bitxikeriak. Lehen aretoan, La Pérouse, la Boussole eta l’Astrolabe itsasontzien hondakinez ( kanpaiak, kanoi tutuak, ainguraketa zatiak...)osaturiko piramide bitxi bat sortu zen, hauek 1788an Vanikoro irlan (ozeano pazifikoa) ondoratu zirelarik. 1943an Marinaren Museo Nazionala ere Trocadero jauregira lekualdatu zen.

XX.mende hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeak museoen modernizazioa ikusi zuen. Mende berriaren hastapenean, eta bereizki bi mundu gerren artean, museoa instituzio gisa kritika askoren objektu izan zen: pasadista, akademikoa eta nahastea mantentzea eragozten zitzaion, izatez, kontserbadoreegia zirudien eta ez zuen garaiko arteak zeraman bidea jarraitzen. Garaiko joerak horren adibide ziren, inpresionismoaren kasuan bezala, zeina ez zen ia bildumetan agertzen. Gainera Luxemburgo Museoaz gain, 1818tik artista bizidunei eskainatako lehena, museo gutxik zituzten lan inpresionistak eskegiak. Hortik, benetazko «arte modernoaren» museo bat sortzeko gutxi batzuek izan zuten ideia. Benetan, Pierre André Farcy, Andry-Fary moduan ezagunagoa, kazetari eta margolari baten eskutik etorriko da erakundearen biziberritzea.Honek 1919an Grenobleko museoa sortu zuen, bertako kontserbatzaile izendatua izanik eta lehenengo arte moderno saila sortu zelarik bertan. Horretarako, artista biziduen eta ez horren famatuen dohaintzak jaso zituen, hala nola, Matisse, Monet edo Picasso. Marcel Sembat bezalako bildumagileek beraien bildumak oinordetzan utzi zizkieten. Grenoble museoa segituan erreferente bilakatu zen Frantzian, eskualdea bisitatzera zetozen turista anglofonoei erakusten zitzailelarik. Horrela, hau eredu harturik, 1919an Auguste Rodin eskultore famatuak bere bilduma guztia oinordetzan uztearen ordez bere lanari eskeinitako museo baten sorkuntza eskatuko du, Rodin Museoa. Hori dena bere eskulturen hilezkortasuna eta estatuak frantsesak artista bizi baten inguruko museo baten sorkuntza bultzatzearen inguruko eztabaidaren erdian.

1919 eta 1920ean Ekialdeko pintura modernoaren museoaren, garai honi eskainitako lehena mundu guztian, Moskuko bi adarrak (MNZJ1 eta 2) ireki ziren. Hau Leninek eginiko Serguéi Shchukin eta Ivan Morozoven bildumen nazionalizazioari esker gertatu zen. Hauek 800 lanez osaturik zeuden , 1923an Ivan Mozoven jauregian bilduak izan ziren Estatuaren Ekialdeko Artearen Museo Modernoa (GMNZI) sortuz 1941era arte. 1927an Claude Monetek Tullerias lorategiko orangerie aukeratu zuen margolariak 1920an estatuari dohaintzan emandako Les Nyphéas zikloa ipintzeko. Essengo Folkwang Museoa 1927an, Lodzeko Arte Museoa 1930ean eta Otterloko Kröller-Müller Museoa 1938an abangoardia modernoari irekitzen zaizkien lehen museoen artean kokatzen dira Europan. Musée d’art modern, aldiz, 1937an eratua izan arren ez da 1939 arte inauguratuko, eta ez zituen bere ateak 1947ra arte, gerra ostean, ireki.

Garai berean Atlantikoaren beste aldean, gauzak mugitzen jarraitzen zuten. 1929 eta 1931 bitartean Nueva Yorken Cézanne, Van Gogh, Gauguin edo Seurat bezalako artista modernoei eskainitako hainbat erakusketa ospatu ziren. Erakusketa hauek 1929an museo baten irekierarekin batera egin ziren. Museo hau MoMa (Arte Modernoaren Museoa) izan zen, eta bertan, Gauguinetik gaur egun arteko artista estatubatuar eta europearrak erakusten ziren. Frantzian 1940ko hamarkadara arte ez dira mota honetako museo berriak irekiko: Parisko Tokyoko jauregian arte modernoko bi museo aurrez aurremegon ziren, estatuarena (musée national d’Art moderne) eta Parisko hiriarena (musée d’art moderne de la ville de Paris). Museo Nazionalak Luxemburgo museoko bildumak Jeu de Paumerenarekin batera biltzen zituen, azken hau lehenengoaren filial bat bilakatu zen, bertan 1922tik atzerriko eskolak topatzen zirelarik, hala nola, Kandinski, Picaso edo Salvador Dalí. Bere lehen zuzendaria, Jean Cassou, Matisse, Picasso, Braque edo Brancusi bezalako egileekin ornituko du, denak bizirik zeuden egileak izanik.

Gerra arteko garaitik 1950eko hamarkadaraino, XIX. mendetik eta ordura arte eginiko praktika museografikoak zalantzan jarri ziren: objektu errepikakorren serieak bitrinetan pilaturik, margoak bata bestearen ondoan estu estu jarririk bi, hiru edo lau maila gainjarrietan, iztuku eta urre gainkargatuz dekoraturiko gelak. Orain estetika zainduagoa nahi zen, objektua bera nabarmendu nahi zen. Horretarako, objektu bakoitza besteengandik gehiago banantzen da, horrek begien mugimendua errazten du, ondoaren neutraltasuna bultzatzen da eta euskarri eta argiteriari garrantzia ematen zaio. Ikasketa galeriak edo erreserbak sortzen dira, dena pentsamendu eskola berri batekin bat doalarik, Weimarrreko (Alemania) Bauhaus eskolak defendatzen zuena. Eskola hau Walter Gropiusek sortu zuen eta bere irakaslegoaren artean Itten, Kandinski, Klee, Moholy-Nagy edo Schlemmer zeuden klaseak ematen. Mies van der Rohek zuzendu zuen eskola 1930etik 1933ra arte, eskolaren itxiera data eta hau Estatu Batuetara joaten den momentua. 1942an «hiri txiki baterako museo proiektua» marraztu zuen. Orduan banaketak deuseztatzea eta «lana komunitate bizidunetik banatzen duen hesia botatzea» irudikatu zuen.

Solomon R. Guggenheim Museoaren barnealdea

Baina berrikuntza arkitektonikoa ez zen bere hartan gelditu: 1943an Nueva Yorken Guggenheim museoko Salomon R eraikinaren erakusketa galeria sortu zen. 1959an amaitu zen. Hau 430 metroko malda kiribildu batean oinarritzen da, hau bost mailatan banatzen delarik eta aldi berean berrogehi bat geletan. Erakusketa espazio mota honen aukeraketak eztabaida bat baino gehiago piztu du.

Museoaren espazio antolaketa berri honetan, askotan aldi bateko erakusketentzako gelak ezartzen dira, hauek pixkanaka-pixkanaka museoaren ohiko lekua bilakatzen direlarik. Mota honetao gaiak, baita arkitektura, kontserbazio edo zaharberritze gaien inguruan nazioarte mailan museoen arloa antolatu egiten da. 1926an, Nazioen Ligaren babespean, Museoen Nazioarteko Bulegoa sortu zen, Honek Mouseion aldizkaria argitaratu zuen. Zortzi urte beranduago, 1934ean Bulegoak Madrilen antolaturiko hitzaldi batean arkitekturaren arloko neurriak eta arte museoen garapena batu zituen, hortik gutxira museografia eskuliburu batean argitaratua. 1946an Unescoren barneko museoen lankidetzarako nazioarteko antolakuntza berri bat sortu zen: Museoen Nazoarteko Kontseilua (International Council of Museums, edo ICOM). 18 urteetan zehar, 1948tik 1966ra arte, Georges-Henri Rivièrek zuzendu zuen, Arte eta Herri Ohituren Museo Nazionalaren sortzaileak. Deskolonizazio eta modernizazio garai berrietara egokituko zen museologia berri baten bultzatzaile izan zen, bereziki etnografian, museoek garapen sozialean parte izan zitezen eta ez soilik iraganaren gordailu. Ideia hauetatik sortu ziren ekomuseoak. Europan XIX. mende amaieran sortutako museo etnografikoen ondorengo ziren. «Lekuko museo» hauek , 1960ko hamarkadatik, habitatera, ingurumenera eta baita ingurune industrialean jardun ziren. Izan ere, 1970eko hamarkadan garatu zen nazioarte mailan eman zen museoen ugaritze mugmendu handi baten parte izan ziren. «Interpretazio Zentro» deituriko toki hauek aniztasunean ikusten zuten lurralde, nekazaritza jarduera edo ondare industrial baten inguruko aitortzan komunitate etniko edo sozialen identitatea adierazteko modua.

1975etik gaur egun arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Picasso Museoa

1975etik aurrera, artearen merkatuan lehiatzen hasi zenean, metropoli eta hiri ertainetako eraikuntza, zabalkunde eta berrikuntza  ikaragarriek museoen mundura iraultza ekarri zuen, arkitekto errekonozituenak mugiaraziz. Parisen 1977an inauguraturiko George Pompidou Zentroa da horren adibide.  Renzo Piano eta Richard Rogersek eraikinaren kanpoaldean, fatxadan ikusgai, bandeja zabal batzuetan  funtzio teknikoa ziurtatzen zuten dispositiboak ezarri zituzten. Museoen egokitzapen honek  flexibilitate ahalik eta handiena eskaintzen zien  lanen erakusketei.  Beste museo batzuk antolamendu bera bera erakusten dute: Aire eta espazioaren museoa Washingtonen, 1975ean inauguratua, edo Zientzia eta Industriaren Hiria Parisen, 1980. hamarkadaren erdialdean eraikia.

Hamarkada honetan antzinako monumentuak berritu eta museoetan bilakatzeko edo XIX. mendean eraikitako museoak zaharberritzeko borondatea erakutsi zen. Lehenengo kasuan , Pariseko bi adibide ditugu, 1985ean inauguratutako Picasso Museoa, XVIII. Mendeko  hôtel particulier batean kokatua Marais barrutian kokatua, eta Orsay Museoa, hurrengo urtean inauguratua 1900ean eraikitako Orsayko antzinako geltokiko lurretan kokatua. Biana beste adibide batek  kasu hau erakusten digu Frantziar Iraultzaren Vizilleko museoarekin, 1984ean iinauguratua, Lesdiguièresko dukearen eta frantziako errepublikaren presidenteen gazteluan kokatua. Bigarren kasuari dagokionez,  kasuak biderkatu egiten dira probintziaka(Amiens, Ruan, Nantes, Lyon...). Parise, Natur Historiaren Museo Nazionaleko eboluzioaren galeria handiaren zaharberritzea  da adibiderik onena, 1994ean irekia izan zelarik publikoari.

1978an Ieoh Ming Pei arkitektoak  Washingtoneko National Gallery-ko  hegal berria eraiki zuen. Patio baten inguruan antolaturiko bi bloke triangeluarrez osaturik, erakusketa aretoak, eta ikus arteen ikasketarako zentro bat zituen. Bertan ikus daiteke piramidearen arrazoia, argi zulo moduan erabilia, eta ondoren Louvreko zabalpenean ikusiko dena.

Museo hauek , itxura moderno eta post modernodunak, zentro kultural gisara antolatzen dira orain: erakusketa aretoez gain, aldi batekoak edo iraunkorrak,  hainbat ekipamendu dituzte: ikerketa, dokumentazio edo  lanen errestaurazio zentroa, batzuetan liburutegi publikoak, auditorioa, ikus-entzunezko aretoak, hezkuntza tailerrak, merkataritza zerbitzuak, liburu dendak, boutiqueak, kafeak, jatetxeak, baita bisitarien harreran informazio eta orientaziorako espazio handiak. Helburua bisitari gehiago erakartzea da. Horretarako museoek ekintza eskaintza handia dute, liburuak argitaratzen dituzte, filmak ekoizten dituzte,  edo kontzertu edo hitzaldiak antolatzen dituzte. Izan ere, museo handi hauek fazeta anitzeko zentroetan bilakatzen dira, hiri erdian kokaturik, eta «bizitza kulturala» deritzon horretan espirituala eta kontsumoa bateratzen diren momentuaren oinarri bilakatuz.

Baina horretarako museo  horiek egokitzea ezinbestekoa izan zen, batzuek zabalera handikoa, New Yorkeko MoMa, Washingtoneko National Gallery edo Pariseko Louvre museoa bezala. Obra handi hauek  museoaren irudi klasikoa aldatu zuten forma moderno bat emanez, handiagoa eta erosoagoa aldi berean. Bertaratze kopuruaren gorakadak honen arrakasta adierazten du: adibide gisara, frantziako 30 museo nazionalena, 5 milioi bisitari izanik 1960an, 6 milioi 1970ean, 9 milioi baino gehiago 1980an eta ia 14 milioi 1993an.

Bilboko Guggenheim Museoa

Bisitarien gorakada eraikin berrien irekierarengatik eta harrera gaitasuna handiagoagatik azaldu daiteke, baina baita ere museoa bisitatzeak prestigio kutsu bat berreskuratu zuelako ere.  Adibidez, Louvre, Versalles edo Orsay museoek egunero 10.000-20.000 bisitari jasotzen zituzten. Hain zuzen ere,  1980. hamarkadan  kultura instriaz, eskaintza eta eskaria, inbertsioaz eta errentagarritasunaz hitz egiten hasi zen. Museo batek enpresa baten moduan funtzionatu behar zuela esaten hasi zen eta bere bezeroak erakarri behar zituela. Merkataritza-logika hau  Louvre Museoarengatik oso urrutira eramana izan zen, zeinak bere marka merkaturatu baitzuen  frankizien bidez Estatu Batuetan edo Golfoko herrialdeetan. Eta hala eta guztiz Kultura Ministerioaren diru-laguntza garrantzitsu bat jasotzen jarraitzen zuelarik, izan ere, Frantzian, mezenasgoa ahulegia zen diru publikoa ordezkatzeko. Museo handiak ekonomia mixtoko eta autoritate lehia batean topatu ziren.

Museoen suspertze honek bereziki arte garaikideko museoei eragin zien bereziki, baina baita ere arkeologia eta tokiko museoei. Mugimendu orokortu honek, Estatuak bultzatua eta lagundua, herri agintariek ere bere gain hartu zuten, horrelako ekipamendu kulturalen balio sinbolikoa  hauteman zutelarik.

Frantzian museo berriak sortu edo  eraikin berriekin hornitu ziren hiriak  Villeneuve-d'Ascq, Grenoble, Bordele, Lyon, Saint-Étienne, Nîmes, Arles, Nemours (musée de Préhistoire d'Île-de-France) izan ziren eta beste asko zaharberrituak izan ziren (musée des beaux-arts de Lyon, palais des beaux-arts de Lille, musée des beaux-arts de Rouen, Nancy-ko Arte Ederren Museoa, musée la coupole dans le Pas de Calais13​, baita Douai-n, Parisenia museo nazional guztiekin  eta duela gutxi   musée Fabre, musée des beaux-arts d'Angers, museo de Bellas Artes de Dijon, musée des beaux-arts de Bordeaux, musée des beaux-arts de Marseille, Pikardiako museoa, Nantesko Arte Ederren Museoa, etab). Leku berrien eraikuntzak eta errestaurazio lanek bisitarien bertaratzean  gorakada eragin zuten (260.000 bisitari Grenoblen ireki eta zortzi hilabetetara). Arte zentro berriek (Le Magasin de Grenoble, Toulouseko Les Abattoirs edo Bordeleko  CAPC etab.) espazio ikaragarri handiak dira aniztasun formaleko lanak aldi batez jasotzeko bikain egokituak; FRAC-ak pixkanaka  egitura iraunkorrekin ekipatzen diren bitartean.

1900eko hamarkadatik museoen sorkuntza, berrikuntza eta garapena, eta orokorrean, sektore kulturalarena, 1970eko hamarkadan industria zaharren krisiak hondatutako eskualdeen birmoldaketari lagundu zioten: Château de la Verrerie (1971an berregokitua Musée de l'Homme et de l'Industrie, l’Écomusée gisara Le Creusoten), LaM (Lillen 1983an inauguratua), Glasgowko Arte Moderno Galeria (1996an inauguratua Eskozian), Bilboko Guggemheim  Museoa (1997an inauguratua Euskal Herrian), Valencianesko Arte Edrren Museoa, Piscine (2001ean inauguratua Roubaix-en), eta berriki Metz-ko Pompidou Zentroa (2010ean Metz-en inauguratua) edo Louvre-Lens Museoa(2012an Lens-en inauguratua).

Museoak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Telmo museoa

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Euskal Herriko museoen zerrenda

Euskal Herrian museo asko daude, nagusienak hiriburuetan izanik. Gasteizko Artium edo Bilboko Guggenheimek arte modernoa erakusten dute. Bilboko Arte Eder Museoa, Donostiako San Telmo museoa edo Baionako Léon Bonnat museoa, berriz, orokorragoak dira.

Badaude museo txiki espezializatuak ere, adibidez Gasteizko Karten Heraclio Fournier museoa edo Urretxuko Fosil eta mineralen museoa.

Museo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo mota asko daude, hiri nagusietan dauden bilduma orokorretik herri txikietan dauden museo berezi txikietara. Kategoriaz sailkatuta, hona hemen museo motak:

Kategoria hauen barruan espezializazioa ere aurkitu daiteke, adibidez arte modernoa, herri historia, hegazkintzaren historia, nekazaritza edo geologia jorratzen dituztenak.

Museorik bisitatuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan 2015eko munduko 20 museoorik bisitatuenak sailkatzen dira AECOM eta Entretenimendu tematikoaren elkartearen (Themed Entertainment Association) ararbera, munduko atrakzio bisitatuen inguruan. Londres eta Washington D.C.-k dituzte museo kopururik altuena zerrenda honetan sei eta lau museo, izanik horietako bakoitzak.

Postua Museoa Hiria Herrialdea Bisitari kop. (urtero)
1
Louvre Paris Frantzia 8,600,000[8]
2
Txinako Museo Nazionala Beijing Txina 7,290,000[9]
7
Natur Historiaren Museo Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 6,000,000[10]
3
Arte eta Espazio Museo Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 7,000,000
4
Museo Britaniarra Londres Erresuma Batua 6,820,686
5
The Metropolitan Museum of Art New York City Estatu Batuak 6,533,106
6
Vatikanoko Museoak Vatikano Hiria Vatikanoko Hiria 6,002,251
8
Shanghaiko Zientzia eta Teknologia Museoa Shanghai Txina 5,948,000[11]
9
National Gallery Londres Erresuma Batua 5,908,254
10
Palace Museo Nazioanal Taipei Taiwan 5,301,860[12]
11
Historia Naturalaren Mseoa, Londres Londres Erresuma Batua 5,284,023[13]
12
Natur Historiaren Amerikar Museoa New York City Estatu Batuak 5,000,000
13
Tate Modern Londres Erresuma Batua 4,712,581
14
Washingtongo Arte Galeria Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 4,104,331
15
Ameriketako Historiaren Museo Nazionala Washington, D.C. Estatu Batuak 3,800,000
16
Hermitage Museoa St. Petersburg Errusia 3,668,031
17
Orsay Museoa Paris Frantzia 3,440,000
18
Victoria and Albert Museum Londres Erresuma Batua 3,432,325
19
Zientzia Museoa Londres Erresuma Batua 3,356,212
20
Sofía Erregina Museoa Madril Espainia 3,249,591

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ICOM, ICOM-en Museo definizioa
  2. Mouseion, Henry George Liddell, Robert Scott, "A Greek-English Lexicon"
  3. UNED Dinastia Ptolemaicoa
  4. Framtseseko wikipediatik jasotako testutik itzulia: «Si par hasard il t'est arrivé d'apercevoir à Rome les « musées » des cicéroniens, fais donc un effort de mémoire je t'en prie, pour te rappeler où tu aurais bien pu voir l'image du Crucifié, de la Sainte-Trinité ou des Apôtres. Tu auras trouvé au contraire partout les monuments du paganisme. Et pour ce qui est des tableaux, Jupiter se précipitant sous forme de pluie d'or dans le sein de Danaé capte davantage les regards que l'archange Gabriel annonçant à la Sainte Vierge sa divine conception. »
  5. Enciclopedia moderna: diccionario universal. Francisco de P. Mellado. 1851.
  6. {cita web|url=http://www.artehistoria.jcyl.es/genios/museos/44.htm%7Ctítulo=Galería de los Uffizi|autor=|fecha=|obra=ArteHistoria|editorial=Junta de Castilla y León|fechaacceso=9 de mayo de 2009|urlarchivo=https://web.archive.org/web/20090422013150/http://www.artehistoria.jcyl.es/genios/museos/44.htm%7Cfechaarchivo=22 de abril de 2009}}
  7. Kunstmuseum Basel | Sammlung | Geschichte
  8. Top 100 Art Museum Attendance Txantiloi:Webarchive. The Art Newspaper. March 2016. Retrieved 2 April 2016.
  9. 國家博物館2015年接待觀眾729萬人次 Txantiloi:Webarchive. China Youth Daily. 2 January 2016. Retrieved 2 April 2016.
  10.   , http://newsdesk.si.edu/about/stats .
  11. 上海科技馆举行2015年度总结表彰大会(图). Shanghai Science and Technology Museum. 4 February 2016. Retrieved 2 April 2016.
  12.   , ISBN 9789575627607, http://www.npm.gov.tw/zh-TW/down.ashx?sNo=10010784  .
  13. Visits made in 2015 to visitor attractions in membership with ALVA. Association of Leading Visitor Attractions. March 2016. Retrieved 2 April 2016.

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tony Bennett, "The Birth of the Museum: History, Theory, Politics", Routledge, 1995.
  • Jean-Louis Déotte, "Le musée, l'origine de l'esthétique, L'harmattan", Paris, 1993.
  • Friedrich Waidacher, "Museologie - knapp gefasst, Mit einem Beitrag von Marlies Raffler", Viena: Böhlau, 2005.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Museo Aldatu lotura Wikidatan