Artezkar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arkularitzako artezkarra (80 cm-ko diametroa)

Artezkar edo itua tiro lehiaketetarako erabiltzen den objektua da, tiro egitean helburu dena eta tiratzailearen zorroztasuna ebaluatzeko ere balio duena.[1][2]

Kirol eta jolas batzuetan zenbakitutako zirkulu zentrokide batzuk izan ohi dituzte artezkarrek. Militarren ituek, adibidez, zutik edo etzanda dagoen soldadu baten silueta izan ohi dute dute. Artezkar mugikorrak ere egon ohi dira, metodo mekanikoren batek mugituak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «OEH - Bilaketa - Artezkar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  2. «OEH - Bilaketa - Itu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).