Arkularitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rikbaktsa etniako arkularia, Brasilgo Indigenen Jokoetan lehiatzen
Arkularen itua (jomuga).
Arkularitzako lehiaketa, Mendebaldeko Alemanian, 1980ko hamarkadaren hasieran
Tibeteko arkularia, 1938. urtean

Arkularitza arkua erabiliz geziak jaurtitzeko jarduera da. Historian, arkularitza ehizarako eta gerrarako erabili izan da. Garai modernoetan, baina, arkularitzaren erabilera nagusia aisialdiko jarduerak dira. Arkularitzan aritzen denari arkulari deritzo.

Kirol arkularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkularitza olinpikoan, frogaren helburua geziarekin ituaren (jomuga) erdiko puntutik ahal den gertuen jotzea da ahalik eta puntu gehien lortzeko, hau da 10 puntu (erdi-erdian joz gero). Erdian 10 puntu, zirkulu bat kanporago joz gero 9 eta horrela 0ra iritsi arte.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkularitza