Artiñano Etxea

Koordenatuak: 43°06′08″N 2°54′15″W / 43.10218925°N 2.90410817°W / 43.10218925; -2.90410817
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artiñano Etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOrozko
Koordenatuak43°06′08″N 2°54′15″W / 43.10218925°N 2.90410817°W / 43.10218925; -2.90410817
Map
Historia eta erabilera
ErabileraLanda-turismoa
Kontaktua
HelbideaBeratza 4, 48410 Orozko (Bizkaia)
Webgune ofiziala

Artiñano Etxea edo Artiñano Jauregia Orozkoko Beratza auzoan kokatutako etxe tradizional handi bat da, 2012tik landetxe turistiko edo hotel gisa kudeatua Artiñano Etxea izenarekin[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxearen lehen aipuak 1796. urtekoak dira, eta "etxe berri" gisa aipatzen da haietan: hortaz, 18. mendekoa litzateke eraikina. 19. mendean, Artiñano familiaren jabetza gisa ageri da, eta herrian Jauregia edo Zarrian Barri izenak ematen zaizkiola ere jasotzen da.

20. mendearen hasieran, erreforma handiak izan zituen, eta 21.ean, berriz, familia beraren jabetzaren pean, hotel bihurtu zenean[2]. Jabeak bertan direla kudeatzen dute hotela, landa-turismoan ohi den bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Artiñano Etxea – Historia. (Noiz kontsultatua: 2019-07-09).
  2. (Gaztelaniaz) «'Ongi Etorri' visita el hotel rural Artiñano Etxea de Orozko» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]