Artillero, dale fuego

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artillero, dale fuego donostiar abesti herrikoi baten izenburua da, abestiaren lehenengo hitzak ere osatuz. XX. mendearen amaieratik Donostiako Aste Nagusiari hasiera ematen dion kainoikadaren ekitaldian abesteko ohitura zabaldu da. Urko abeslariak abestutako bertsioa ere ezaguna da eta berak plazaratutako album zenbaitetan agertzen da.

Abestiaren hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artillero dale fuego
ezkontzen zaigula pastelero. (bis)
Eta zeinekin? eta norekin?
Praxku mozkorraren alabakin.
Artillero dale fuego
ezkontzen zaigula pastelero.
Eta zeinekin? eta norekin?
Orpo zikinaren alabakin.
Orpo zikin, gona luze
atzeko-aldeko erregidore.
Jotzen zioten tarrapatatan,
zergatik neskatxa zatarra zan.
Orpo zikin, gona luze
kaleko loiaren erregidore.
Deitzen zioten zarran zan zan zan,
zergatik neskatxa zatarra zan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]