Edukira joan

Arundhati Bhattacharya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arundhati Bhattacharya

(2014)
lehendakari

2013ko urriaren 7a -
Pratip Chaudhuri (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKalkuta1956ko martxoaren 18a (68 urte)
Herrialdea India
BizilekuaMumbai
Hezkuntza
HeziketaJadavpur University (en) Itzuli
St. Xavier's School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbankaria
Enplegatzailea(k)State Bank of India (en) Itzuli  (1977 -
Jasotako sariak
KidetzaABLF alumni network (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Arundhati Bhattacharya (Kalkuta, India, 1956ko martxoaren 18a) bankera indiar erretiratua da, eta Indiako Estatuko Bankuko lehen emakume lehendakaria izan zen.

Bengaliar familia batean jaio zen, Kalkutan. Hiru anai-arrebetatik txikiena da. Ama aholkulari homeopatikoa zen, eta aitak Bhilaiko altzairu-instalazioan lan egiten zuen ingeniari elektriko gisa. Arundhati Literatura ingelesean graduatu zen Lady Brabourne Collegen. Ondoren, Arte Ingeleseko masterra egin zuen, Kalkutako Jadavpur Unibertsitatean.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako Estatuko Bankuan hasi zen lanean 1977ko irailean, 22 urterekin. Gora egin zuen, 36 urteko lan-ibilbidean, eta State Bank of Indian buru izan zen lehen emakumea izatera iritsi zen. 2013 eta 2017 urteen artean jardun zuen buru, harik eta erretiratu zen arte.[2][3][4]

Ondoren, beste enpresa batzuen zuzendaritzan sartu zen, hala nola Piramal Group, Wipro Limited, SWIFI India.[5] Enpresari indiarra da, eta 15 enpresa desberdinen buru izan da.[6] 2022an Indomitable: A few stories about famous outcasts and their literary accounts izeneko liburua argitaratu zen.[7][8]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016an Forbesek munduko 100 emakume boteretsuenen artean sailkatu zuen.[9]
  • 2017an, LHko Top 100 Global Thinkers-en artean, 'Foreign Policy' aldizkariak egindako aintzatespena.[1]
  • 2018an Enpresa-burua, The Asian Award-en eskutik.[10]
  • 2018an Leadership lessons from leading TED.[4]
  • 2022an 3. postua Indian eragin handiena duten enpresa liderren zerrendan.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]