Arzalpen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arzalpena[1] edo ingelesezko mansplaining gizonek emakumeei zerbait azaltzea da, besteak ezer ez baleki bezala edota era paternalista batean. Matxismo forma bat da.

The Atlantic aldizkariko Lily Rothmanek honela definitu du: [2] "zerbait azaldu, azalpena entzuten duenak azalpena ematen duenak baino delako gaiari buruz gehiago dakiela kontuan izan gabe; gizonek emakumeekin erabili ohi duten portaera da".

Hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko ingelesezko hitza neologismo bat da, man ('gizona') eta explain ('azaldu') hitzen bilduratik sortua.

Euskaraz ere antzeko eraketa du ar eta azalpen batuz.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan ohi da neologismo honen sorrera hauxe dela: "Gizonek gauzak azaltzen dizkidate" (ing. "Men Explain Things to Me")[3][4] iritzi-artikuluan, Rebecca Solnitek kontatu zuen jai batean gizon bat hurbildu eta esan ziola bazekiela zenbait liburu idatziak zituela; emakumeak erantzun omen zion Eadweard Muybridgeri buruz idatzi berri zuen liburuaz zeozer esaten; orduan gizonak eten eta galdetu zion ea bazekien ezer Muybridgeri buruz urte berean atera berri zen liburu garrantzizkoaz", egilea Solnit bera zela jakin gabe.

Hitz berri hau New Yor Timesen 2010eko hitzen zerrendarako hautatua izan zen,[5] 2012. urtean American Dialect Society delakoak munduko termino sormentsuenen artean nominatu zuen (eta honela definitu zuten: "a man’s condescending explanation to a female audience") [6] eta 2014an Oxford Dictionaryren online bertsioan erantsia izan zen, besteak beste, whitesplaining eta rightsplaining termino paraleloei bide emateaz gainera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xabier Paya. (2019ko ekainak 4). Mintzomatxismoak. Berria Noiz kontsultatua: 2021-4-23.
  2. A cultural history of mansplaining. The Atlantic 2012.
  3. Solnit, Rebecca. (2012ko abuztuaren 20a). Men Explain Things to Me. Guernica.
  4. (Ingelesez) Nausia Pimoulier, Amaia. «Gizonek gauzak azaltzen dizkidate» Berria Noiz kontsultatua: 2019-04-11.
  5. The Words of the Year. The New York Times.
  6. Nominations for 2012 Word of the Year posted. 2013ko urtarrilak 3.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]