Neologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neologismo» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Neologia terminoa bi modutara uler daiteke, batetik, hitz  edo unitate lexiko berrien (neologismoen) eraketa prozesua bezala; eta bestetik, prozesu horiek aztertzen dituen jakintzagai linguistikoa bezala.

Neologiak, hortaz, harreman estua du hizkuntzaren bizigarritasunarekin eta hizkuntzalaritzaren eremu desberdinekin: lexikologia, morfologia, terminologia eta soziolinguistika, besteak beste.

Prozesuari dagokionez, etengabeko prozesua dela esan genezake. Hizkuntzak egitura zurrun eta itxiak ez diren heinean, testuinguruak eskatzen duen  ̶  eta honenbestez, hizkuntzalaritzak ere eskatzen dituen ̶  beharrei erantzuten die. Hizkuntzek dituzten hutsuneak betetzeko ezinbestekoa da eta belaunaldi desberdinen arteko komunikazioa bermatzen du. 

Neologismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neologismoak hizkuntza batean azaltzen diren hitz berriak, zein beste hizkuntza batetik etorritako esanahi berria duten hitzak lirateke; moden eta izendapen berrien beharraren ondorioz sortzen dira.

Gaur egun, komunikabideak dira neologismoak eta mailegu linguistikoak gehien zabaltzen dituztenak.

Gainera, hitzak berak berritasuna (grezierako νεός-etik, berri) adierazten duen arren, ez du zertan esan nahi, hitza berria denik. Hau da, hitzaren berritasuna, hitz horren beraren erabileraren eta hizkuntza horretan barneratuta daraman denboraren araberakoa da.

Hala ere, termino edo kontzeptu batzuk ez dute luzaroan irauten eta erabilera ezaren ondorioz desagertu egiten dira.

Neologismo motak tipologiaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz horri atxiki zaion adiera berriaren araberako hiru mota nagusitzen dira neologismoen barruan:

Formazko neologismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza batek dituen baliabideak erabiliz sortzen diren adiera berriak:

  • Eratorpena: aurrizki eta atzizki bidez egiten direnak.
    • Aurrizkiak: birmoldatu, deseroso, ezbehar, garbegirada,...
    • Atzizkiak: dirudun, sendagile, zabalera, aspergarri,...
  • Hitz elkarketa: bi hitz edo gehiago erabiliz sortzen direnak.
    • Aditzerroa eta izena batzean: eserleku, idazmakina.
    • Bi izen elkartzearen ondorioz: basamortu, aireportu.
    • Aposizioak ere hitz elkatu gisa hartzen dira: C bitamina
    • Konposizio kopulatibo bidez sortutakoak: txuri-urdina, neba-arrebak
  • Sintagmazioa: Hitzak sintaktikoki konbinatuz sortzen diren terminoak.
    • Balio ezarriaren gaineko zerga
    • Ondasun higigarria
  • Laburtzapenak: Hitzak eta esamoldeak trinkotuz sortzen direnak.
    • Akronimoak: radarra, laserra, ere,...
    • Siglak: LGTB, LAB, SESB,...
    • Laburdurak: iz. (izena), orr. (orria),...
    • Sinboloak: kg (kilo), m (metro),...

Adierazko neologismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adierazko edo esanahizko neologismoak dira, hizkuntzan aurretiaz zegoen hitz bati adiera berri bat atxikitzean sortzen direnak.

  • Zabalkuntza semantikoa: hitz berriak zaharrarekin zerikusia/antza duenean
    • Sarea:  Hariak edo kidekoak gurutzatuz eta mailak osatuz egiten den ehuna
    • Sarea: Internet
  • Mugapen semantikoa: adiera zaharrak adiera mugatuago bat duenean:
    • Ebatsi: Ostu, lapurtu
    • Ebatsi (Zigor zuzenbidean): irabaziak izan asmoz, beste bati esan gabe gauza higigarriak egitea.
  • Kategoria gramatikalaren aldaketa: aditzetik izenera; izenondotik izenera,...
    • Errekitu: aditza
    • Errekitu: izena
  • Berrezarpen lexikala: Baztertuta gelditu diren hitzei esanahia berria ematea
    • Maula: Gezurra
    • Maula: Iruzur

Maileguzko neologismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza batean dagoen hutsune lexikoa betetzeko, beste hizkuntzetatik hartzen diren baliabideak dira.

  • Maileguak: zentzu hertsian.
    • Egokitutakoak: hizkuntzaren grafiara egokitzen direnak: denbora, mesanotxea, teklatua,...
    • Egokitu gabekoak: beste hizkuntzetatik bere horretan hartzen ditugunak: softwarea, campusa, corpusa, spoilerra
  • Kalkoak: adiera bat duten esamoldeen itzulpena
    • Argi berdea eman
    • Zubia izan
    • Filmetako izarra
    • (...) bezala ezagutua izan

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarak baditu beste neologia iturri batzuk.

  • Aranismoak: Sabino Arana-Goirik XX. mendean euskararen purutasuna lortze aldera asmatu zituen terminoak:
    • Urrutizkina = telefonoa
    • Akeita = kafea
    • Aberria = sorterria
    • Arkatza = lapitza
    • Alderdia = partidua (politiko)
  • Kultura orokorreko neologismoak: gure kultura globalizatuan, komunikazioek, kultur adierazpen desberdinek (zinemagintza, literatura,…) zein enpresen bidez hartu ditugun hitzak.
    • Klinex (zapi)
    • Kola (Freskagarri)
    • Whatsapp (mezu)
    • Ziber-espazio (Zientzia-fikziotik hartutako terminoa)

Ez dira neologismoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Handigarriak, txikigarriak eta superlatiboak: neskato, etxetxo, handikote, ederregi, zaharrena
  • -ki atzizkia duten aditzondoak: bortizki, emeki,...
  • Jentilizioak: Iruindar, Tolosar, mendebaldar,...

Neologiarekiko harrera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminologia arauemaileak onargarritasun printzipioetan oinarritzen dituzte euren erabakiak, termino berria, nologismo egoki edo okertzat emateko.

Euskaltermen arabera, neologismo onargarriak dira, hizkuntza horretako legeei errespetatuz egokitu direnak edo mailegatuak izan derenak.

Hona hemen, EHUk neologismoak onartzeko erabiltzen dituen aholkuetako batuk:

  1. Sinonimia saihestea: Termino batek dagoeneko iendapen hedatu bat badauka, bigarren bat atxikitzeak nahsmena sor dezake.
  2. Terminoak ez aldatzea: aldaketak nahitaezkoak ez badira, terminoa bere horretan utzi.
  3. Gardentasuna: adierazi nahi den kontzeptuaren esanahia eta izendapena argia izan dadila.
  4. Termino berriak hikuntza desberdinetara egokitzeko modukoa izan beharko luke.
  5. Familia lexikaletan ez txertatzeko moduko terminoak ekidin, adibidez: Telefono, telefoniko, telefonia hitzek osatzen duten familian urrutizkina ekidin.

Neologismo okerrak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorago aipatutako irizpideen arabera hauek dira okertzat jotzen diren neologismoak:

  • Gaizki osatutakoak:
    • Apolitismo --> apoliticismo
    • Antidiluviano -->Antediluviano
    • Onartu diren, baina gaizki osatuta dauden neologismo batzuk:
      • Homofobia --> Homosexual + Fobia
      • Telenovela --> Televisión + Novela
      • Laborategi --> Labora + toki
  • Erdarakadak: euskaraz gazteleratik edo frantsesetik hartutako extranjerismoei izandatzeko terminoa.
    • Anek Peruri ilea hartu dio. (Tomar el pelo-tik)
    • Faltan botatzen dut (Echar en falta-tik)
    • Mila esker handi bat guztiontzat (Un grand merci-tik)
  • Hizkuntzak badituelako izendapen horietarako hitzak:
    • Show --> espectáculo
    • Confort --> comodidad
    • Amateur --> aficionado
  • Itzulpen erreza izan dezaketelako, edo badutelako:
    • Black Friday: Ortiral Beltza, Deskontu-Ostirala
    • Link: Esteka
    • E-Mail: e-posta