Asgardia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Asgardia mikronazio berri baten proposamena da. Haren izen ofiziala The Space Kingdom edo Asgardiako Espazio Erresuma izango litzateke eta gaur egungo estatuen kontroletik kanpo egongo litzateke. Proposamena Igor Ashurbeylik, AIRC edo Ikerketa Aeroespazialaren Nazioarteko Zentroaren sortzailea eta Errusiako enpresaria, aurkeztu zuen 2016ko urriaren 12an.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Publikoki 2016ko urriaren 12an aurkeztua proiektuaren helburua libreki espaziora ateratzeko herrialde berri bat sortzea da. Gaur egungo espazio-zuzenbideak, Lurra haraindiko espazioko ituna alegia, espazioko aktibitate guztien kontrola estatuen esku gelditzen dira, bai ofizialak direnak baita gobernuz kanpoko erakunde edo beste motatako elkarteenak direnak ere. Asgardia proiektuaren bultzatzaileek muga horiek gainditu nahi dituzte, espaziora ateratzeko garaian oztopo legalak ez izateko.[1] Dagoeneko lehenengo espazio-satelite espazioratu dute.[2]

Asgardia izena Eskandinabiako mitologiatik hartu dute. Mitologia horretan bederatzi mundu zeuden eta Asgardian jainkoak eta jainkosak bizi ziren, Odin eta Frigg jainkoen agindupean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ashurbeylirekin batera zientifiko talde bat ari da lanean. Asmoa momentuz birtuala da baina etorkizun hurbilean espazio-plataforma bat sortu nahi dute, independentea erabat, eta handik asteroideen meatzaritza ez ezik meteoritoen aurkako Lurraren defentsa indartu nahi dute. Plataforma desmilitarizatua egon litzateke eta batez ere helburu zientifikoak izango lituzke.

Gaur egun, dagoeneko, 180.000 lurtarrek Asgardiarekiko leialtasuna zin egin dute. Lurtar horiek batez ere txinatarrak, estatubatuarrak eta turkiarrak dira. Asgardia bandera, txanpona eta ereserkia propioak izango dituzte.[3] Egutegia ere berezia izango da, hamahiru hilabete izango baititu: ekaina eta uztaila artean asgardia izeneko hilabetea sortuko dute.

Asgardiatarra egitea doakoa da eta edozein apuntatu daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]