Askondo
Itxura
| Askondo | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 43°7′50″N 2°40′5″W |
| Ezaugarriak | |
| Bisitagarria | ez |
| Margoak | bai |
| Aztarnak | bai |

Askondo Mañariko Urkioleta auzoan dagoen leizea da. Bertan Goi Paleolito garaiko margoak daude, Gravettiar edo Solutrear kulturakoak, orain dela 18.000-28.000 urtetakoak[1].
Hamabi irudi baino gehiago ditu, pintura gorriz eginda edo grabatuta: zenbait zaldi, esku bat, horizontalean eginiko marra pareak eta abar[2]. Leize-hartzen aztarnak ere topatu dituzte.
Koba barruan egindako indusketetan, orain 60.000 urte, neanderthalak leize barruan izan zirela ere ondorioztatu zuten, bertan aurkitu zituzten harriz egindako erremintei esker[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Santimamiñekoak baino lehenagokoak diren grabatuak aurkitu dituzte Mañarian» Gara 2011-05-04.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Santimamiñekoak baino lehenagokoak» Berria 2011-05-04.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Astiz, Iñigo. (2013-05-10). «Duela 23.000 urtekoak dira Askondoko koban aurkitutako zaldi irudiak» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
