Asoziazionismo
Asoziazionismoa gertaera mental guztiak desberdinak diren psikologiazko edukien loturan oinarriturik aztertzen dituen filosofia dotrina da.
Gertaera psikologikoak zenbait arauri jarraituz elkarren artean lotzen dira, pertsonak nahita zein nahigabe ere. Aristotelesek, adibidez, oroitzapenak beste zenbait ideia lotuz lortzen direla ikusi zuen, eta lotura horiek izan ziren XVIII. eta XIX. mendeetako psikologiaren aztergaia.
Hiru dira ideiak lotzen dituzten arauak:
- Jarraitasunaren legea: elkarren ondoren jazotako bi egoera elkarri loturik geratzen dira.
- Antzekotasunaren legea: kontzientziaren bi egoera antzekoak direnean gertatzen da.
- Kontraste legea, ideia batek kontrakoa den beste bat gogorarazten du zenbaitetan.
XIX. mendearen bukaeran, hitzen eta ideien arteko lotura aztertu zuen Galtonek. Geroago, zenbait psikiatrak (Kent, Rosanoff) eta psikoanalistak (Jung), hitz zerrenda batzuk eratu zituzten; zerrenda horiek gaixoen psikologia arazoak eta konplexuak kontzientziara ekartzen lagundu zuten. Freudek ere erabili zuen asoziazio askearen teknika hori, gaixoari hitz bat eman eta horrek burura ekartzen dion guztia esatearena, alegia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.