Gran Enciclopedia Aragonesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gran Enciclopedia Aragonesa
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoa entziklopedia
Hizkuntza gaztelania
Argumentu nagusia Aragoia

Gran Enciclopedia Aragonesa edo GEA (euskaraz: «Aragoiko Entziklopedia Nagusia») Aragoiko entziklopedia tematikoa da. Gaztelaniaz dago eta on-line erabil daiteke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GEAren lehen aurrekariak Los aragoneses izenburua zuen eta 1977an argitaratu zen, Istmo argitaletxearen eskutik. Egileen artean Eloy Fernández Clemente zegoen. Ondoren, 1978an, José María Sáiz-ek, UNALI argitaletxearen sortzaileak, Aragoiko Entziklopedia handi bat egitea proposatu zion. Lan hori 1980-1981 urtetan plazaratu zen; hamabi liburuki zituen eta Gran Enciclopedia Aragonesaren lehenengo edizioa izan zen. Proiektuak harrera handia ezagutu zuen. 1983 eta 2007 artean, gainera, lau Gehigarri plazaratu ziren; lehenengo, hirugarren eta laugarrenaren zuzendaria Eloy Fernández Clemente izan zen; bigarren gehigarriarena, ordea, Manuel Martín Bueno izan zen. Azkena, bosgarrena, Wifredo Rincón Garcíak zuzendu zuen.

Entziklopediaren jabetza 1999an El Periódico de Aragón egunkariak erosi zuen. Gaurkotu ondoren, 2000. urtean, GEA 2000 izenarekin ezagutzen den edizio berri bat plazaratu zuen. Edizio honek edukiak berrantolatuak aurkeztu zituen. Edizio berri horrek hamasei liburuki izan zituen eta 8.000 ale saldu zituen. Edizio horretan lehenengo, bigarren eta hirugarren gehigarri jaso ziren ere bai.[1]

Entziklopedia 2002an hasi zen digitalizatzeko prozesua. 2003ko irailan 1.0 bertsio digitala edo GEA OnLine plazaratu zen. Bertsio digital horrek Aragoiko Diputazio Orokorraren laguntza izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]