Astaputz-onddo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astaputz-onddoa
Boletus parasiticus on Scleroderma citrinum.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaPseudoboletus
Espeziea Pseudoboletus parasiticus
Šutara, 1991
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Pulvine.png 
txapel erdi-esferikoa
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Parasitic ecology icon.png 
bizkarroia da
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Astaputz-onddoa (Pseudoboletus parasiticus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.

Onddo parasito honek bere generoan Scleroderma (astaputz) batean jaio eta garatzen den bakarra izatearen berezitasuna du. Jangarria, baina baliorik gabea.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa; ganbila, hori-oliba kolore ederrekoa edo arre-horixkakoa eta azal belusatua duena, batzuetan arrakalatua lehortea dagoenean.

Tutuak: Motzak, itsatsiak, horiak edo oliba-antzeko kolorekoak.

Poroak: Zabalak, biribilak, hori-sufre kolorekoak hasieran, gorri-ardo kolorez tindatuak gero.

Hanka: Horia, apur bat ildaskatua, zunzduna, goialdean ezkata txikiz pikatua; liraina, kurbatua, puntan amaitzen da parasitatuko astaputzean.

Haragia: Trinkoa, lodia, horia, oso gutxitan urdintzen da tutuen azpian. Usaina ahula eta atsegina du, eta zapore leuna.[1]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Parasiticus epitetoa latinetik dator eta parasito esan nahi du. Beste onddo baten parasitoa delako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria den arren, ez du balio handirik sukaldean.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago nahasterik, bere generoko espezie bakarra baita astaputzen gainean bizi dena.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie arraro samarra da, udan eta udazkenean garatzen da, astaputzean parasitatuz, batez ere Scleroderma vulgare espeziean.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako ekialdea, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 67 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 142 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 493 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]