Astra 400
Itxura
| Astra 400 | |
|---|---|
| Mota | service pistol (en) |
| Jatorrizko herrialdea | |
| Zerbitzua | |
| Hasiera | 1921 |
| Amaiera | 1950 |
| Gatazka | Rifeko gerra Espainiako Gerra Zibila |
| Produkzioa | |
| Fabrikatzailea | Astra, Unceta y Cia S.A. |
| Kopurua | 106.000 |
| Zehaztasunak | |
| Masa | 1,14 kg |
| Munizioa | 9×23mm Largo (en) |
Astra 400 euskal pistola semiautomatikoa da.[1] 1921ean egin zuten lehen alea eta 1950ean azkena, guztira, 106.000 ale inguru egin zituzten. Gernikan zegoen Astra, Unceta y Cía enpresak ekoiztu zuen. Pedro Kareaga Garagartzak diseinatu zuen.[2]
Hainbat aldaera izan bazuen ere, gehienbat 9 x 17 luze kartutxoa erabiltzen zuen.
Gerra Zibilean, Errepublikako Herri Armadaren arma estandarra izan zen. Bigarren Mundu Gerran Hirugarren Reichak ehunkada pistola eskuratu zituen, Espainiako Gerra Zibilean emandako laguntzaren truke.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hogg, Ian V.; Walter, John. (2003). Pistols of the World. North Light Books, 111 or. ISBN 978-0-87349-460-1..
- ↑ (Ingelesez) Antaris, Leonardo M.. (2008). American Rifleman 19 (2): 58–68..
- ↑ (Ingelesez) Fowler, Anthony; Stronge, Charles. (2007). Pistols, Revolvers, and Submachine Guns. JG Press, 136 or. ISBN 1-57215-595-7..