Rifeko Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rifeko gerra
Data 19111926ko maiatzaren 27a
Lekua Rif
Emaitza Espainiar-frantziar garaipena
Gudulariak
 Espainia
Frantzia Frantzia
Flag of the Republic of the Rif.svg Rifeko Errepublika
Buruzagiak
Miguel Primo de Rivera
José Sanjurjo
Manuel Fernández Silvestre
Alfontso XIII.a
Louis Hubert Lyautey
Abd el-Krim
Indarra
465.000 80.000
Galerak
31.000 15.400
Artikulu hau 1911ko gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marokoko gerra».

Rifeko gerra (gaztelaniaz: Guerra del Rif), Marokoko gerra edo Afrikako gerra ere deitua, Rifen jazotako borroka bat izan zen, non bertako tribuek Espainia eta Frantziako inperio kolonialei aurre egin zieten 1911tik 1926ra. Marokoko Espainiar Protektoratua sortu zenetik Abd el-Krim errenditu arte iraun zuen.

Erresistentziatik errepublikara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia lurraldeotan oldartu zenetik, bertako herritarren erresistentzia aurkitu zuen aurrez aurre. Borrokaldi gogorraren ondoren, Abd el-Krimen gerrillak espainiar armadari irabaztea lortu zuen Annualen 1921eko uztailean, 13.000 soldadu hilez.[oh 1]

Espainiar armadaren porrot horren ondorioz, Rifeko Errepublika aldarrikatu zuten, lau urtez iraun zuena. 1923an, Horacio Etxebarrieta euskal negozio gizonaren bitartekaritzaz Abd el-Krimekin egindako hitzarmenean, Rifeko gerlariek soldadu espainiar ugari askatu zituzten. Hala ere, Espainiako armadak ez zuen etsi, eta gerrari berrekin zion Miguel Primo de Riveraren diktadurapean. Espainiako armadak gerra ekimen bereziki krudel eta izugarria eraman zuen lurralde horretako biztanle eta gerlarien kontra (moros).

Bertan parte hartu zuen Francisco Francok, baita tiro batez barrabil bat galdu ere. Gerra kimikoaz gain (ikus behean), kanpotar armada horrek torturak, mutilazioak (buruak moztea, adibidez) eta askotariko oinazeak eragin zituen, Pilar Eyre kazetari eta idazleak Francoren biografian kontatzen duenez.[1] Gainera, Uargako Guduaren ondoren (1925), frantsesek espainiarren alde esku hartu zuten gatazkan, Al-Hoceimako lehorreratzean gauzatu zutena.

1926rako, espainiar-frantses indarrek oinpean hartu zituzten Rifeko Errepublikaren indarrak, eta lurralde osoa azpiratu. 1927an, Abd el-Krimek men egin zuen, eta Espainiak berriz eskuratu zuen lurraldea.

Gerra kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitartean, baina, Espainiako Alfonso XIII.ak eta bere armadak ez zuten alde egin, tematu baizik. Ohiko moduan bertako askatasunaren aldeko mugimendua ezin garaituz, gerra kimikoa erabiltzeari ekin zioten, hura herritarren kontra baliatuz, neurrigabe eta bereizketarik gabe.[2]

Hainbat iturriren arabera, espainiar armadak eguneko 1.680 bonba jaurti zituen, eta 127 bonbardaketa egin 1927 arte, iturri, ibai, azoka eta herrixketan, besteak beste.[oh 2] Arma kimiko horien osagaiak fosgenoa, difosgenoa, kloropicirna eta ziape gasa ziren, zauri eta ondorio latzak utzi zituen ingurumenean eta herritarren baitan, gaurdaino.[oh 3]

Gerraren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldea berriz geratu zen Espainiaren mende, bertako herritarrek garesti ordainduta. Gerra horrek basakerian zaildu eta sorgortu zituen gerora Espainiako estatu kolpea (1936) prestatu zuten militarrak (africanistas).[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rifeko Gerra Aldatu lotura Wikidatan

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egun sinboliko handia bihurtu da harrezkero Rifeko amazig edo berbereentzat, ikus Berria, 2017-07-21.
  2. Espainia zibilen kontra kimika baliatu zuen lehen potentzietako bat izan zen; ikus Berria, 2017-07-21.
  3. Rifeko Memoria Elkartearen arabera, egun ere usu gertatzen dira minbizi kasuak horregatik; ikus Berria, 2017-07-21.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Objetivo Euskadi. 2015, 0:-50'-50"
  2. Berria, 2017-07-21.
  3. Preston, Paul. 2013, 9. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

 

 

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia
Maroko
Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.