Edukira joan

Asun borta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asun borta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
GeneroaLamium
Espeziea Lamium maculatum
Linnaeus, 1763

Asun borta (Lamium maculatum) Lamiaceae familiako landare espezie bat da. Europan eta Asiako lurralde epeletan du jatorria. Asunaren antza badu ere familia desberdinekoak dira, honen hostoak ez dira erresumingarriak[1].

Landare bizikor belarkara da. Errizoma du eta handik ateratzen den zurtoinak 18-80 cm arteko altuera hartzen du[2]. Infloreszentziak dauden adaxkak tenteak dira. Hostoak 2-10 cm luzerakoak dira eta ile fina dute. Hostoak triangeluarrak edo bihotz itxurakoak izan daitezke eta batzuetan orbanak azaltzen dituzte, hortik maculatum izena.

Infloreszentziak azaltzen ditu, 4-10 lore dituztenak[2]. 20-30 mm-ko luzera dute loreek. Goiko ezpainak kasko itxura dute eta arroxak edo gorrindolak dira, azpiko petalo lobulatuak zurixkak dira puntu moredunak. Lorezilak goiko ezpainean kokaturik daude eta polen laranja izan ohi dute.

Eremu desberdinetan hazteko gaitasuna du. Lurzoru aberats hezeak atsegin ditu, ohikoa da gizakiaren presentzia nabarmena den tokietan. Itsas mailatik 1.500 metrotako altuerara aurki daiteke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Asun borta horia eta asun borta -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Lamium maculatum L.» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]