Atahuts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atauts
Atahuts bideoa

Atahuts Jorge Oteizak egindako eskultura euskaldun kontenporaneo abstrakto bat da. Eskultura hau, 1994ko apirilaren 29an inauguratu zen, berak 1993an sortu zuen arren.

Eskultorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jorge Oteiza  (Orio, Gipuzkoa, 1908 - Donostia, Gipuzkoa, 2003), eskultore euskalduna zen eta Tolosan ezarritako lehen eskultura Atauts izan zen. Alabaina, honetaz gain, baditu beste eskultura batzuk non eskultore internazionalen saria jaso duen. Arantzazun ere badu beste obra bat elizaren paretean kokatuta, Apostoluak.[1]

Sinboloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atahuts izena, beste bi hitzez osatua dago, <<ate>> eta <<huts>>. Oteizak dioenaren arabera, eskultura honek, espaziorako atea, herrira, herrialdera sartu eta haiek ezagutzeko ate bat dela adierazten du eta horrekin batera espazio-denbora sinbolizatzen du. [2][3]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atahuts, Tolosako triangelu plaza erdian dago kokatuta eta haren hurbil, garai batean Tolosara sartzeko erabiltzen zen atea aurkitzen da. Lehen, ate hori herrira sarrera zen baina orain tolosaren zentroan dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «» Jorge Oteiza» www.museooteiza.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. (Gaztelaniaz) «16. Triangulo» turismoa.tolosa.eus 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Atauts obra de arte situada en Tolosa» Gipuzkoa Turismoa (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).