Atari:Alemania/Artikulu nabarmendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu nabarmendua Historia
Oktoberfest jaialdiko giroa.

Oktoberfest (euskaraz Urriko Festa") 1810. urtetik aurrera Alemaniaan dagoen Bavaria estatuko Munich hirian ospatu ohi den jaialdia da. Alemaniako Jaialdi Herrikoi edo Herri Festa (alemanaz Volksfest) handiena da, baita gisa honetako munduko handienetakoa ere, urtero 6 milioi bisitarik baino gehiago dituelarik. Irailaren 15a ondorengo larunbatetik hasi eta bi asteetan zehar Munich hiriaren erdigunean dagoen Theresienwiese (Santa Teresaren larrea) zelaian ospatzen da, Trengeltoki Zentralatik (Hauptbahnhof) hurbil.

...gehiago irakurri

Berlingo harresiaren irudia.

Berlingo harresia (alemanez Berliner Mauer), Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlinetik eta inguruko Ekialdeko Alemaniako lurraldeetatik isolatu zuen 144 kilometroko harresi bat izan zen. 1961etik 1989ra existitu zen.

Testuinguru historikoa[aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Berlin Aliatu garaileek kontrolatutako lau sektoreetan banatu zen; Sobietar Batasunaren Armada Gorria, Estatu Batuak, Britania Handia eta Frantzia. Sobietar zatia zen nabarmen handiena eta hiriko ekialdeko zati osoa hartzen zuen bere gain: Friedrichshain, Köpenick, Lichtenberg, Mitte, Pankow, Prenzlauer Berg, Treptow eta Weißensee.

...gehiago irakurri