Britainia Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britania Handia» orritik birbideratua)
Britainia Handia
Satellite image of Great Britain and Northern Ireland in April 2002.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Ben Nevis
Azalera 209.331 km²
Eponimoa Britannia (en) Itzuli
Brutus of Troy (en) Itzuli
Geografia
Britain (island) in Europe.png
Koordenatuak 53° 50′ N, 2° 25′ W / 53.83°N,2.42°W / 53.83; -2.42Koordenatuak: 53° 50′ N, 2° 25′ W / 53.83°N,2.42°W / 53.83; -2.42
Honen parte da Britainiar uharteak
Herrialdea Erresuma Batua
Ur-gorputza Ipar itsasoa
Irlandako itsasoa
Itsaso Zeltikoa
Hebridetako itsasoa
Leku geografikoa Britainiar uharteak

Britainia Handia[1] Britainiar uharteetako handiena da, Europaren ipar-mendebaldean kokatua. Erresuma Batuaren lurraldeko zati bat da.

Uharteak 219.000 km²-ko azalera du eta Europako handiena da. Britania Handia Erresuma Batua eta Ingalaterraren baliokidetzat hartua izaten den eremu geografikoa da, hala ere hau ez da zuzena.

Erresuma Batuaren barnean Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda daude, eta eurekin batera 100 irla txiki baino gehiago. Erresuma Batua osatzen duten irla nagusiak bi dira:

Britania Handia, beraz, uharte nagusia da, Europako uharterik handiena eta munduko 8. handiena. Izen honek, beraz ez dio eragiten Ipar Irlandari modu ofizialean. Hala ere kotxeen matrikuletako letrak Erresuma Batu osorako da GB eta talde olinpikoak ere letra hauek eramaten ditu.

Britainiar izendapenaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar edo Britanikoak Britainia Handikoak direnak dira. Britainiar hitza askotan ingeles hitzaren baliokidetzat hartzen da, baina ez da horrela. Britainiarrak Gales, Eskozia eta Ingalaterran bizi direnak dira.

Nahiz eta Ipar Irlanda Britainia Handiaren parte ez izan (bai ordea Erresuma Batukoa) bertako unionistei ere britainiar deitu ohi zaie.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]