Atari:Bretainia/Artikulu nabarmendua
Artikulu nabarmendua | Mitologia |
La Roche-aux-Fées (bretainieraz Maen ar Boudiged, euskaraz Maitagarrien Harkaitza esan nahi du) Bretainiako Ille-eta-Vilaine departamentuan dagoen Essé udalerriko La Roche auzoan kokatutako monumentu megalitiko erraldoia da. 1840. urtea ezkeroztik Frantziako monumentu historikoen zerrendaren barnean dago. Bere izena bertako kondaira batean oinarritzen da, honen arabera monumentu hau Maitagarriek eraikia izan zen, euren mahaia izan zedin. |
Ankou, kondairazko Bretainiar mitologiaren pertsonai garrantzitsu bat da. Heriotzaren pertsonifizioa da. Ankou ez da Heriotza bera, bere morroia baizik. Bere lan edo betebeharra bere gurdi zaharrean hilberrien arimak biltzea da (bretainieraz karr an Ankoù, euskaraz "Ankouren gurdia"). Usadioaren arabera, gizaki bizi batek gurdiaren soinu kirriskatua (wig ha wag) entzun ezkero, berau edo bere inguruko norbait laster hilko denaren aurre iragarpena izan ohi da. Esaten denez, Ankou ikusten duen edonor urte bateko epean hilko da. |