Atari:Hegaztiak/Nabarmendutako artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako artikulua Ba al zenekien?

Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus edo Parus caeruleus) Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetako bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukalipto-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia.

Taxonomia[aldatu iturburu kodea]

Amilotx urdina adar batean.

Linnaeusek 1758an Systema naturae bere liburuan hegaztia sailkatu zuenean Parus caeruleus izendatu zuen.

Aditu gehienek Cyanistes Parusen azpigenerotzat jotzen badute ere, Erresuma Batuko Ornitologoen Elkarteak genero ezberdinentzat jotzen du. Iritzi hau citokromo b mtDNAren sekuentzia-analisian oinarrituta dago, azken ikerketen arabera, Cyanistes ez da bakarrik ezberdina baizik eta Parus generotik urrun.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...